Mikroplastikoak Eta Hesteetako Mikrobiota: Disbiosiatik Osasun-Ondorioetara

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-11-05
Imanol Gonzalez Nora Soto Garazi Ocerin Amondarain Silvia Iñiguez Barrio Miquel Saumell Esnaola

Laburpena

Mikroplastikoen presentzia gero eta handiagoa da ingurumenean eta elikadura-katean, eta, ondorioz, gizakien esposizio kronikoa ia saihestezina bihurtu da. Azken urteotan arreta berezia piztu du partikula horiek hesteetako mikrobiotan izan dezaketen eraginak, mikrobiota osasun gastrointestinalaren, metabolismoaren eta immunitate-sistemaren erregulazioan funtsezko zeregina betetzen duen ekosistema baita. Lan honek mikroplastikoen esposizio dietetikoaren eta hesteetako mikrobiotaren arteko elkarreraginari buruz gaur egun dagoen ebidentzia zientifikoa aztertzen du. Bereziki, mikroplastikoek disbiosia, kate motzeko gantz-azidoen ekoizpenaren murrizketa, heste-hesiaren disfuntzioa, estres oxidatiboa eta hanturazko erantzunaren aktibazioa sustatzeko dituzten mekanismo nagusiak berrikusten dira, bai eta alterazio horiek osasun gastrointestinalean eta sistemikoan izan ditzaketen ondorioak ere. Nahiz eta in vitro eta animalia-ereduetan lortutako emaitzek mekanismo fisiopatologiko koherenteak proposatzen dituzten, giza populazioan egindako ikerketak oraindik urriak dira, eta ez dago kausalitatea frogatzeko ebidentzia nahikorik. Horregatik, beharrezkoa da esposizio errealetan oinarritutako ikerketa prospektiboak eta metodologia estandarizatuak garatzea, mikroplastikoen benetako inpaktua hobeto ulertzeko. Ezagutza horrek etorkizunean prebentzio-, nutrizio- eta osasun publikoko estrategiak garatzen lagundu ahal izango du.

 

Abstract 1 | PDF Downloads 1

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Mikroplastikoak, Hesteetako mikrobiota, disbiosia, heste-hesia, inflamazioa

Atala
Ale Arrunta