Etorkizun hiperberoa, eta zer? Iragan geologikoaren irakaspena

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Aitor Payros

Laburpena

Egun aldi berean eragiten eta pairatzen ari garen aldaketa klimatikora eta berotze globalera egokitzeko asmoz, klima-modelogileek Lurreko etorkizuneko klimaren aurreikuspenak egiten dituzte eredu matematikoak erabiliz. Zoritxarrez, dagoeneko ikusi da aurreikuspen horiek ez direla beti edo erabat betetzen. Eragozpen hau erregistro geologikoko arroken azterketen bidez gaindi daiteke, antzinako klimen ikuspegi historikoa eskain baitezake tankera horretako ikerketak. Gure planetak bere historiako azken 1.000 milioi urteetan «elur bola» itxurako garai hotzak eta «supernegutegiko garai hiperberoak» pairatu ditu. Azken hauetan Lurrak jasan zituen baldintzak aztertuz, eta aurrerantzean ezaugarri berdintsuak gerta daitezkeela ontzat emanik, aurreikus daitezke etorkizunean planetak izan ditzakeen ingurumen aldaketak, baita aldaketa horiek biosferaren gainean izan dezaketen eragina, Lurrak izan dezakeen dinamika berria, eta espero daitekeen ondorengo bilakaera ere.
Abstract 374 | PDF Downloads 377

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Ale Arrunta