ZIENTZIA eta ETIKA: patologia eta iruzurra ikerketa zientifikoan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

J.M. Barandiaran

Laburpena

Zientzia jarduera objektiboa eta neurri handi batean eszeptikoa izan arren, hezur-haragizko zientzialarien ahuleziek eta kanpoko presioek autoengainura (Zientzia Patologikoa) edo baldintzapeko iruzurrera eraman dezakete ikerlaria. Lan zientifiko bat argitaratzeko gainditu behar diren iragazkiak asko izan arren, engainuaz ohartu aurretik, praktika txarrak erabiliz ohore handiak jaso dituzten kasuak egon badaude. Kasu hauek arruntagoak dira Biomedikuntzan eta Fisikan, baina ez dugu ahaztu behar Paleontologia, gure Euskal Herri hurbilean azken Zientzia arlo horretako praktika txarren kasu batzuk gertatu baitira. Lan honetan Zientzian gertatzen diren praktika txarreko kasu horien zergatia azaltzen saiatzen gara. Praktika txarren kasu berri eta klasiko batzuk berrikusi ostean, ikerketa zientifikoarekin eta argitalpenekin loturiko kontu etikoez zientzialari gazteak irakastea proposatzen da. Zientzian praktika onen entrenamendua unibertsitateko (eta bigarren hezkuntzako) ikasketetan egin beharko litzateke, zeren egun ez baita horrelakorik aipatu ere egiten.
Abstract 522 | PDF Downloads 414

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Ale Arrunta