Peroxisomen ezaugarri funtzionalak eta garrantzi toxikologikoa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Argitaratua
27-11-2012
Arantza Ibabe
Ibon Cancio
Miren P. Cajaraville
Laburpena
Lan honen helburua, peroxisomak zer diren eta betetzen dituzten funtzioak aztertzea da. Gaur egun, bestalde, inguruneko poluitzaile organikoen biomarkatzaile modura balio ote duten ikertzen ari da. Peroxisomek duten jarduera oxidatiboaren ondorioz, hidrogeno peroxidoaren homeostasian funtzio garrantzitsua betetzen dutenez, zenbait poluitzaile ez genotoxikoek (hots, genoman eragin zuzenik gabekoek) sortzen dituzten minbizien eragiletzat jotzen dira. Gizakiaren jardueren ondorioz poluitzaile hauek ugaritu egin dira itsasoan, eta itsas-animaliek peroxisomak ugarituz erantzuten dutenez, peroxisomen proliferazioa poluitzaile organikoen biomarkatzaile ona izan daiteke.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Keywords
poluitzaile organikoak, peroxisomak
Zenbakia
Atala
Ale Arrunta
(C) UPV/EHU Press
CC-BY-NC-SA