Klimatologia fisikoa, klima sistema eta etorkizunean itxaron daitekeen bilakaera

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2013-01-09
Jon Saénz Agirre Iñigo Errasti Arrieta Gabriel Ibarra-Berastegi Agustín Ezcurra Talegón

Laburpena

Hasieran, gaur egungo klimatologiaren garapena aurkeztuko dugu, historia labur moduan, eta adieraziko da zelan sortu zen klima-sistemaren kontzeptua. Ondoren, negutegi efektuaren atzean dagoen teoria-oinarri aurkeztuko da. Oso teoria-eredu bakun baten bidez frogatuko dugu irradiazio infragorriko eguratseko xurgatzaileen kontzentrazioak gora egiten badu, gainazaleko tenperaturak ere gora egin behar duela. Gainera, barne berrelikadurako zikloa edo biziraupena bezalako kontzeptu garrantzitsuak azalduko ditugu. Klima ereduen teoria-oinarria eta egitura aurkeztuko ditugu azalean, eta adieraziko dugu zeintzuk diren Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak bere txostenetan erabiltzen dituen ereduak. Ondoren, isurien agertokiak definituko ditugu eta horien arabera espero ditzakegun planeta mailako aldaketak ere azalduko dira; Euskal Herriko mailan ere erakutsiko ditugu, isurien agertoki eta eredu batzuen arabera.

Abstract 240 | PDF Downloads 230

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

klima-sistema, negutegi efektua, klima aldaketa

Atala
Ale Arrunta