Meatzeko drenatze azidoa: Geokimikaren eta mineralogiaren ikuspegiak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

María Jesus Irabien

Laburpena

1998an, Aznarcolarreko meatokietako basa-putzuaren apurketak Doñana Parkea urpetu zuen olatu kutsakor handi bat eragin zuen, gizarteari baliabide naturalen ustiapenaren arriskuak oroitaraziz. Baina meatzaritzak eragindako ingurumen-kaltea ez da arazo berria eta errealitate horren lekukoak dira duela 2.000 urte erromatarrek induskatu zituzten meazuloak eta garai hartan mineralen tratamenduaren erruz kutsatutako lurzoruak. Alde batetik, ez dago ukatzerik meatze-lanek kalte zuzenak eragiten dituztela ustiatutako lurretan. Izan ere, kalkulatu da 1975-2000 urte bitartean 37.000 m2-ko aldea (Lurreko azalera osoaren %0,2a) landu dela gure planetaren aberastasun minerala ustiatzeko. Ingurumen-lege berriek meatzealdeen berriztapena sustatu dute, utzitako lursailetarako irtenbide desberdinak bilatuz: zenbait kasutan industria-hondakinak biltegiratzeko erabili diren bitartean, besteetan parke natural bilakatu dira. Substratu fisikoaren suntsiduraz gain, mineralen erauzteak eta ondorengo prestaketak dira mota desberdinetako hondakin kutsakorren sortzearen erantzule: solidoak (besteak beste meategietako hondakindegietan metatzen diren substantziak, balio ekonomikorik ez dutenak), likidoak (metaletan kutsatutako urak) eta gasak (mineralen metalurgiako tratamenduaren bidez edota ikatzaren errekuntzaren bidez sortuak). Arazo honen larritasunaz jabetzeko, aipatzekoa da A.E.B.-etako meatze-lanek hango ibaietako 17.000 km baino gehiago kaltetu dituztela. Herrialde horretan meatze-enpresek urtero 300 milioi euro baino gehiago gastatzen dituzte isurki likidoak eta solidoak garbitzeko, baina eginiko aurreikuspenen arabera gutxienez 6.000 miloi euro inbertitu beharko lituzkete arazoa konpontzeko.
Abstract 136 | PDF Downloads 169

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Ale Arrunta