Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalen erroez

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua mar 4, 2021
Olatz Leturiaga Angoitia

Laburpena

Artikulu honetan Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalak dira aztergai. Izan ere, beti ez da erraza jakiten adizki batzuen oinarrian zein erro dagoen: *eradun ala *nin. Hori horrela izanik, saio honen helburua da Gipuzkoako testu zaharretan ageri diren —eta gaur egun zenbait hizkeratan dirauten— adizki batzuen oinarrian zein erro dagoen argitzen saiatzea. Lehendabizi, diozka ‘dizkio’ erakoez arituko gara, eta *eradun eta *nin hipotesien aldeko nahiz aurkako argudioak aurkeztuko ditugu; hala, saio honetan defendatzen dugu diozka ‘dizkio’ & diezte ‘dizkie’ adizkiek *nin erroa izateko itxura dutela (dio + -zka- > diozka; die + -zte- > diezte). Ondoren, hipotesi bera dizko/dizka ‘dizkio’ eta dizte/dizk(o)e ‘dizkie’ erakoetara heda daitekeen ikusiko dugu, gure ustean hala baita; horren arabera proposatzen duguna da diozka > dizka gertatu eta, beharbada, haren analogiaz sortuak izan daitezkeela azken horien gisako paradigmako gainerako adizkiak: hau da, diozka (d-i-o-zka-Ø) > dizka (d-i-z-ka-Ø) > dizko ‘dizkio’, dizku ‘dizkigu’, ditzu ‘dizkizu’, diztan ‘dizkidan’, etab. Bestalde, literatur gipuzkeraren balizko eraginaz ere jardungo dugu. Izan ere, XVIII-XIX. mendeetako Gipuzkoako testuetan ugari dira oraindik diozka ‘dizkio’ & diezte (eta diozkate) ‘dizkie’ erako adizkiak 3. pertsona datiboarekin, nahiz eta, ustez, forma zaharrak izan; gure iritzian, literatur eredutzat hartu izan ziren idazleen lanetan —besteak beste, Larramendiren 1729ko gramatikan— diozka & diezte erako adizkiak agertzeak lagundu zezakeen, beharbada, geroagoko idazleen testuetan (Lariz, Ubillos, Agirre Asteasukoa, Lardizabal, etab.) adizkiok hedatzen. Aipatutako adizkietako erroez jarduteaz gain, erroaren eta erro bakoitzak hartzen zuen pluralgilearen araberako (balizko) kronologia bat ere eskainiko dugu.

How to Cite

Leturiaga Angoitia, Olatz. 2021. «Gipuzkoako Osagarri Pluraldun Adizki Tripertsonalen Erroez». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 53 (1/2):127-62. https://doi.org/10.1387/asju.22414.
Abstract 190 | PDF Downloads 103

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Agirre, Juan Bautista. 1803. Confesioco eta comunioco sacramentuen ganean eracusaldiac. Tolosa: Francisco Lama.
Agirretxe, Joxe Luix, Mikel Lersundi & Ortzuri Olaetxea. 2000. Pasaiako hizkera. Pasaia: Pasaiako Udala.
Aldazával y Murguía, Pedro Joseph. 1790 [1768]. Ama Virgina santisima Yciarcuaren bederatci urrena. Tolosa: Fermín Huarte eta Arlegui.
Aldekoa, Iñaki. 2007. Antzerkiaren transkripzioa eta hainbat ohar. Egan 60(1-2). 69-91.
Altuna, Fidel. 1995. Loiolako dotrina. ASJU 29(2-3). 611-649.
Altuna, Fidel. 1998. Erakusaldiak. Antologia. Juan Bautista Agirre. Donostia: Elkarlanean.
Altuna, Patxi. 1992. Ochoa de Arin-en Doctrina Christiana-ren (1713) hizkeraren laburpena. Euskera 37(1). 573-589.
Altzibar, Xabier. 1992. Larramendi eta literatur-gipuzkera. In Joseba A. Lakarra (arg.), Manuel Larramendi. Hirugarren mendeurrena 1690-1990, 325-360. Andoain: Andoaingo Udala, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritza & Gipuzkoako Foru Aldundia.
Aranburu, Pello Joxe. Marian Bidegain, Antton Idiakez & Iñaki Rezola. 1999. Jose Otxoa Arin (1672-1743), gipuzkera literarioaren aitzindari. Lazkao: Goierriko Euskal Eskola, Maizpide Euskaltegia & Lazkaoko Udala.
Ariztimuño, Borja. 2013. Finite Verbal Morphology. In Mikel Martínez-Areta (arg.), Basque and Proto-Basque. Language Internal and Typological Approaches to Linguistic Reconstruction [= Mikroglottika 5], 359-427. Frankfurt am Main: Peter Lang.
Ariztimuño, Borja. 2016. Euskararen dialekto zaharrak aztertzeko saioa: aitagureen mithridates baten deskribapena. In Gotzon Aurrekoetxea, Jesus Mari Makazaga & Patxi Salaberri Munoa (arg.), Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, 21-40. Bilbo: UPV/EHU.
Bähr, Gerhard. 1926. Estudio sobre el verbo guipuzcoano. RIEV 17. 98-122, 370-394.
Bähr, Gerhard. 1927. Estudio sobre el verbo guipuzcoano. RIEV 18. 437-469.
Bähr, Gerhard. 1928. Estudio sobre el verbo guipuzcoano. RIEV 19. 287-312.
Bähr, Gerhard. 1931. Estudio sobre el verbo guipuzcoano. RIEV 22. 245-269.
Bähr, Gerhard. 1934. Estudio sobre el verbo guipuzcoano. RIEV 25. 63-77.
Bilbao, Gidor. 2012. Lubieta, izen berri bat euskal testuen historian. In Joseba A. Lakarra, Joaquín Gorrochategui & Blanca Urgell (arg.), Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra, 621-649. Bilbo: UPV/EHU.
Camino, Iñaki. 2018. Hizkuntza-ospearen eta eragin lektalaren zirurikak Ipar Euskal Herriko jende, mintzo eta idazkietan. ASJU 52(1-2). 93-131.
Camino, Iñaki & Céline Mounole. 2014. Pregarioac Bayonaco Diocezacotz (1651) [pdf]. In Ricardo Gómez, Borja Ariztimuño, Gidor Bilbao, Iñaki Camino, Joseba A. Lakarra, Julen Manterola, Céline Mounole, Urtzi Reguero & Eneko Zuloaga (arg.), Euskal Testu Zaharren Bilduma Berria. Gasteiz: UPV/EHUko lan argitaragabea.
Elosegi, Xabier. 2018. Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. mendean. Senpere: Lapurdi 1609 elkartea.
Ensunza, Ariane & Urtzi Reguero. 2011. Zizurkil ahoz aho [pdf]. http://www.zizurkil.eus/barrena/hizkera/Zizurkil%20ahoz%20aho_definitiboa%20def.pdf (2020/10/10).
Euskara Institutua. 2013. Euskal Klasikoen Corpusa (EKC). Leioa: UPV/EHU. https://www.ehu.eus/ehg/kc/ (2020/09/21).
Euskaltzaindia. 2014. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, 6. lib. Bilbo: Euskaltzaindia (= EHHA).
Hurtado, Irene. 2001. Goierriko eta Tolosalde hegoaldeko hizkerak. Lazkao: Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, Maizpide Euskaltegia & Lazkaoko Udala.
Irazusta, Juan. 1739. Doctrina Christiana eguin zuana erdaraz: Aita Gaspar Astete Jesuitac. Ipini du eusqueraz D. Juan Irazuzta, erretore Hernialdecoac. Iruñea: Joseph Joaquin Martinez.
Irizar, Pedro. 1991. Morfologia del verbo auxiliar guipuzcoano, 2 lib. Bilbo: Euskaltzaindia.
Iztueta, Juan Ignacio. 1824. Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia. Donostia: Ignacio Ramón Baroja.
Kardaberatz, Agustin. 1744. Christavaren vicitza. Irunea: Anchuela (Bittor Hidalgoren argit. elektr. erabili dut: Klasikoen gordailua https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/K/KardaberazKristabaI.htm (2020/10/10)).
Lakarra, Joseba A. 1985. Literatur gipuzkerarantz: Larramendiren Azkoitiko sermoia. ASJU 19(1). 235-282.
Lakarra, Joseba A. 1986. Bizkaiera zaharra euskalkien artean. ASJU 20(3). 639-681.
Lakarra, Joseba A. 1987. Oikiako dotrina (1759). ASJU 21(2). 515-564.
Lakarra, Joseba A. 1996. Refranes y sentencias-en hizkeraz eta bizkaiera zaharraz. Refranes y sentencias (1596), 147-198. Bilbo: Euskaltzaindia.
Lakarra, Joseba A. 2011. Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz: Euskara Batu Zaharra berreraiki beharraz eta haren banaketaren ikerketaz. In Irantzu Epelde (arg.), Euskal dialektologia: lehena eta oraina, 155-241. Bilbo: UPV/EHU.
Lakarra, Joseba A. 2018. Euskararen historiaurrea. In Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua & Joseba A. Lakarra (arg.), Euskararen historia, 23-229. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Lakarra, Joseba A., Julen Manterola & Inaki Segurola. 2019. Euskal hiztegi historiko-etimologikoa (EHHE-200). Bilbo: Euskaltzaindia.
Lardizabal, Francisco Ignacio. 1995 [1855]. Testamentu Zarreko kondaira (I eta II). Blanca Urgell (arg.). Donostia: Labayru (Argit. elektr. erabili dut: Klasikoen gordailua https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LardizabalZarreko.htm (2020/10/10)).
Lardizabal, Francisco Ignacio. 1998 [1855]. Testamentu Berriko kondaira. Blanca Urgell (arg.). Donostia: Labayru (Argit. elektr. erabili dut: Klasikoen gordailua https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LardizabalBerriko.htm (2020/10/10)).
Lardizabal, Francisco Ignacio. 1856. Gramatica Vascongada. Donostia: Ignacio Ramón Baroja.
Lariz, Xavier. 1773. Cristau dotrinaren esplicacioa aur-enzat ta andienzat: galdetuaz ta eranzunaz Maisuaren ta Iracaslearen artean. Madril: Antonio Sancha.
Larramendi, Manuel. 1729. El imposible vencido. Salamanca: Antonio Joseph Villagordo Alcaraz (Berrargit. faksim. Donostia: Hordago, 1979).
Larramendi, Manuel. 1745. Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín. Donostia: Bartholomé Riesgo y Montero. (Berrargit. faksim. Donostia: Txertoa, 1984).
Lekuona, Manuel. 1956. Gabon-kantak. Egan 5-6. 9-44.
Leturiaga, Olatz. 2020. Gipuzkoa erdialdeko pluralgileeen azterketa. In Iñaki Camino, Xabier Artiagoitia, Irantzu Epelde & Koldo Ulibarri (arg.), Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena. Koldo Zuazori gorazarre, 367-402. Bilbo: UPV/EHU.
Lubieta, Josseph Domingo. 1728. Diccionario en Casttellano y Basquenze que sirve para la ensenanza de la bascongada. Donostia: eskuizkribu argitaragabea (Gidor Bilbaoren transkripzioa erabili dut).
Madariaga, Juan, José Antonio Azpiazu & Jerardo Elortza. 2009. XVIII. eta XIX. mendeetako Azpeitiko euskal testu batzuk. FLV 110. 5-45.
Mendizabal, Fernando. 1956. Lardizabal’en euskeraz zertxobatt. Euskera 1. 183-205.
Mounole, Céline. 2015. Datibo-komunztaduraz eta laguntzaile hirupertsonalen diakroniaz. In Beatriz Fernandez & Pello Salaburu (arg.), Ibon Sarasola, gorazarre, 473-490. Bilbo: UPV/EHU.
Mounole, Céline & Ricardo Gómez. 2018. Euskara Zahar eta Klasikoa. In Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua & Joseba A. Lakarra (arg.), Euskararen historia, 469-541. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Mounole, Céline & Joseba A. Lakarra. 2018. Euskara Arkaikoa. In Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua & Joseba A. Lakarra (arg.), Euskararen historia, 345-468. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Munibe, Xabier Maria. 1762. Gabon-sariak. In Gabriel Aresti (arg.), 1965, Teatro zaarra, 47-77. Tolosa: Auspoa.
Munibe, Xabier Maria. 1764. El borracho burlado. In Gabriel Aresti (arg.), 1965, Teatro zaarra, 78-160. Tolosa: Auspoa.
Murugarren, Luis. 1984. Una platica del Goyerri. ASJU 18(2). 185-197.
Otaegi, Beatriz. 1993. Felipe Agustin Otaegui Beizamako erretorearen eskuizkribuak (1767-1840). Beizama & Donostia: Beizamako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia & Kutxa Fundazioa (Berrargit. elektr., 2014. https://www.euskadi.eus/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Beatriz_Otaegi_TESIA.pdf (2020/10/10)).
Otxoa Arin, José. 1713. Doctrina Christianaren explicacioa Villa Franca Guipuzcoaco onetan euscaraz itc eguiten dan moduan. Donostia: Pedro de Ugarte.
Padilla, Manuel & Xarles Videgain. 2015. Le Dauphin: euskarazko gutunak (1757). In Xabier Lamikiz, Manuel Padilla & Xarles Videgain, Othoi cato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757), 95-161. Baiona: Centre de Recherche Iker (= Lapurdumen ale bereziak 2).
Reguero, Urtzi. 2018. NOR-NORI-NORK saileko perifrasietako aditz laguntzaileak goi-nafarreraz: azterketa eta proposamen berria. ASJU 52(1-2). 683-695.
Reguero, Urtzi. 2019. Filologiatik dialektologiara Nafarroako euskarazko testu zaharretan barrena (1416-1750) (ASJUren gehigarriak 71). Bilbo: UPV/EHU.
Satrustegi, José María. 1987. Euskal testu zaharrak I. Bilbo: Euskaltzaindia.
Ubillos, Juan Antonio. 1785. Christau doctrin berri-ecarlea christauari dagozcan Eguia sinisbeharren-berria dacarrena. Tolosa: Francisco de la Lama.
Urgell, Blanca. 1999. Testamentu Berriko kondaira. Francisco Ignacio Lardizabal. Donostia: Labayru.
Urgell, Blanca. 2018. Lehen euskara modernoa. In Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua & Joseba A. Lakarra (arg.), Euskararen historia, 543-657. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Urkizu, Patri. 2008-2009. Un texto olvidado del siglo XVII: Sumario brebea... (Azkoitia, 1614). Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca 14. 207-217.
Zavala, Antonio. 1964. Jose Vicente de Echagaray. Festara. (Bere bertso guzien bilduma). Tolosa: Auspoa.
Zuloaga, Eneko. 2019. Mendebaleko euskararen azterketa dialektologiko-diakronikorantz. Gasteiz: UPV/EHUko doktoretza tesia.
Atala
Artikuluak