NOR-NORK saileko "egin"-en hedadura geografikoa Gipuzkoan: ondorio batzuk testu zaharren azterketatik

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2022-05-09
Olatz Leturiaga Angoitia

Laburpena

Saio honetan, Gipuzkoako testuetan ageri diren nor-nork saileko *ezan eta, batik bat, egin-dun adizkiei erreparatzen diet. XVI.- XVIII. mendeetako testuetako (eta bestelako monografietako) datuak sakon aztertuta, honako hau da ondorioztatu dudana: alde batetik, ez dirudi nor-nork irrealisetako egin Beterrin eta Gipuzkoa (ipar)ekialdean erabili denik. Beste aldetik, badirudi mendebaleko euskararekin harreman estuena izan duten Urola eta Goierri eskualdeetan ez zela eskualde osora hedatzen egin XVII.-XVIII. mendeetan, eta geroago iritsi dela alderdi horietako zenbait herritara: demagun, XIX. edo XX. mendeetan. Bestalde, baliteke Goierritik iritsi izana Tolosalde hego-erdialdera. Hori horrela izanik, mendebaleko berrikuntzaren espazio eta hedaduraren inguruan planteatu ez diren galdera batzuk eskaintzen ditut, aukera horietan pentsatzea ere interesgarri delakoan.

Nola aipatu

Leturiaga Angoitia, Olatz. 2022. «NOR-NORK Saileko "egin"-En Hedadura Geografikoa Gipuzkoan: Ondorio Batzuk Testu Zaharren Azterketatik». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 56 (1):1-42. https://doi.org/10.1387/asju.23401.
Abstract 498 | PDF Downloads 311

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
References
Atala