Corpusaren egoera hobetzen: Xurioren "Imitacionea"ren aleak XVIII. mendean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-01-29
Leyre Irure Sierra

Laburpena

Mixel Xurio Donibane Lohizuneko erretore zenak Jesu-Christoren Imitacionea (1720) euskarara itzuli zuen. Liburua autorea hil eta bi urtetara argitara eman zen, Bordelen, eta ondoren hainbat edizio izan zituen XVIII. eta XIX. mendeetan zehar. XVII. mendearen hasieratik Lapurdiko zenbait eremutan, kostaldean batik bat, euskarazko literatura erlijiosoak artean ez bezalako loraldi bat izan zuen. Mendearen erdialdetik aurrera, ordea, ekoizpenak murriztu eta euskara maila apalago batean idazten hasi ziren. XVIII. mendearen lehenengo hamarkadetan Xurio salbuespena izan zen, lapurtera klasikoaren epigonoa.

Xurioren garrantziagatik ere, orain artean ez da oro har aztertua izan, eta zor zaion edizio kritikoa ere faltan du. Beraren liburuaren azterketan aurrera egiteko helburuarekin, abiapuntu gisa XVIII. mendeko edizioak baliatu ditugu. Lanaren muina edizio hauen arteko filiazio harremana aztertzea da (recensio), filologiaren metodologia eta testu kritika baliatuz.

Lekukotasunen filiazioa zehazteko, lehenik, liburutegi jakin batzuetan eskuragarri dauden ale digitalizatuak (guztira 14) bildu eta sailkatu ditugu (fontes criticae), Vinsonen (1891-1898) lanaren laguntzaz. Bigarrenik, ale bakoitzaren deskribapen formala egin dugu: azalak eta liburuaren atalak alderatu ditugu, eta azalik gabeko aleak zein ediziori dagozkion ere erabaki ahal izan dugu (collatio codicum). Atal honek informazio franko eman digu edizioen arteko filiazio harremanaren inguruan. Izan ere, edizioz edizio pasarte berriak txertatu izana lagungarri izan zaigu bakoitzaren oinarrian zein edizio erabili zen erabakitzeko. Hirugarrenik, edizio bakoitzetik hasierako eta bukaerako lagin bat hartu eta konparatu ditugu (examinatio eta selectio). Laginak txikiak izan arren, emaitzak oparoak dira, eta aurretik erantzun gabe genituen zalantzak argitzeko balio izan digute. Hasierako grabatuei, edukiaren atal banaketari eta konparaketan topatutako akats bateratzaileei eta aldaera berriei esker, edizioen arteko filiazio harreman proposamena egitea lortu dugu (constitutio stemmatis codicum).

Nola aipatu

Irure Sierra, Leyre. 2024. «Corpusaren Egoera Hobetzen: Xurioren "Imitacionea"ren Aleak XVIII. Mendean». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 58 (1):139-74. https://doi.org/10.1387/asju.25163.
Abstract 121 | PDF Downloads 74

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Aranbillaga. 1684. Jesu Christoren imitacionea d’Arambillaga Apheçac escaraz emana. Baiona: Antonio Fauvet.
Atutxa, Isaak. 2008. Las obras de Joanes Etxeberri de Ziburu [hitzaldia, 2008-09-10]. In «Monumenta Linguae Vasconum proiektua (2002-2008). Sei urte ikerketan» mintegia. Gasteiz: UPV/EHU. https://www.ehu.eus/documents/6174861/6203039/Atutxa-Las_obras_de_Etxeberri_de_Ziburu.pdf.
Bartolome, Prai. 1986 [1816]. Euscal-errijetaco olgueeta ta dantzeen neurrizco gatz-ozpinduba. Bilbo: Euskaltzaindia (Luis Mari Mujikaren argit.).
Blecua, Alberto. 1983. Manual de crítica textual. Madril: Castalia.
Gaskell, Philip. 1999. Nueva introducción a la bibliografía material. Gijón: Trea.
Gorrotxategi, Joakin. 1984. Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania. Bilbo: UPV/EHU.
Hualde, José Ignacio, Joseba A. Lakarra & Robert L. Trask (arg.). 1995. Towards a history of the Basque language. Amsterdam & Philadelphia: John Benjamins.
Igartua, Iván, Joakin Gorrotxategi & Joseba A. Lakarra (arg.). 2018. Euskararen historia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Kempis. Thomas à. 1649. Thomae / A Kempis / canonici regvlaris / ordini S. Augustini / de Imitatione / Christi / libri quatuor. / Ex recensione P. Ioannis Frontonis [...]. Paris: Sebastianum Cramoisy, Architypographum Regis, & Reginae Regentis: et Gabrielem Cramoisy.
Lafitte, Pierre. 1931. Eskualdunen loretegia: xvi garren mendetik hunateko liburuetarik bildua. Baiona: Lasserre Liburutegia.
Lakarra, Joseba A. 1997. Euskararen historia eta filologia: arazo zahar, bide berri. ASJU 31(2). 447-535.
Lemaistre, Louis-Isaac. 1686. De l’imitation de Jesus-Christ. Traduction nouvelle, par le Sieur de Beüil, prieur de Saint Val. Vingt-cinquième edition. Bruxelles: Eugene Henry Fricx. https://books.google.es/books?id=nexoAAAAcAAJ.
Martínez Areta, Mikel (arg.). 2013. Basque and Proto-Basque (Mikroglottika, Minority Language Studies 5). Frankfurt am Main: Peter Lang.
Michel, Francisque. 1857. Le Pays Basque. Paris: Librairie de Firmin Didot frères.
Mounole, Céline & Ricardo Gómez. 2018. Euskara zahar eta klasikoa. In Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua & Joseba A. Lakarra (arg.), Euskararen historia, 469-489. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Oihartzabal, Beñat. 2001. Zenbait gogoeta euskarak letra hizkuntza gisa izan duen bilakaeraz (XVII.-XVIII. mendeak). Litterae vasconicae: euskeraren iker atalak 9. 9-46.
Onaindia, Santi. 1972. Mixel Xurio. In Euskal literatura I. Donostia: Etor. https://zubitegia.armiarma.eus/?p=ona-716.
Pikabea, Josu. 1993. Lapurtera idatzia (XVII-XIX). Bilakaera baten urratsak. Bilbo: UPV/EHU & Gipuzkoa Donostia Kutxa.
Salaberri Muñoa, Patxi. 2007. Axularren Gero liburuaren ale kasi birjinaleko «M» pleguaz. FLV 105. 303-323. https://doi.org/10.35462/flv105.5.
Trask, Robert L. 1997. The history of Basque. Londres: Routledge.
Ulibarri, Koldo. 2009. Viva Jesus dotrinaren azterketa bibliografia materialaren arabera. ASJU 43(1-2). 861-871.
Urgell, Blanca. 2013. Euskal Filologia: zer (ez) dakigu 25 urte beranduago? In Ricardo Gómez, Joakin Gorrotxategi, Joseba A. Lakarra & Céline Mounole (arg.), Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra (Gasteiz, 2012 / X / 8-11), 533-570. Gasteiz: UPV/EHU.
Urgell, Blanca. 2015. Axular. Gero (edizio kritikoa). Iruñea & Bilbo: Nafarroako Gobernua & Euskaltzaindia.
Urgell, Blanca. 2018. Lehen Euskara Modernoa. In Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua & Joseba A. Lakarra (arg.), Euskararen historia, 543-657. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Urgell, Blanca. Inprimategian. 1720ko Imitazionearen iturriak: lehen hurbilketa. ASJU.
Urgell, Blanca. Prestatzen. Euskararen Historia I: Historiaurrea eta Protohistoria. Gasteiz: UPV/EHU.
Urkizu, Patri. 2004. Joan Perez de Lazarraga. Dianea & Koplak. Madrid 1567. Donostia: Erein.
Villasante, Luis. 1979. Historia de la literatura vasca. Oñati: Editoral Aranzazu.
Vinson, Julien. 1891-1898. Essai d’une bibliographie de la langue basque. Paris: J. Maisonneuve (Berrargit. faksim. Julio Urquijoren oharrekin. ASJUren Gehigarriak 9. Donostia: «Julio de Urquijo» Mintegia & GFA, 1984).
Atala
Artikuluak