Beste azentu bat Bizkaikoa: Getxo (azentudun hitzak)

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-01-29
Xabier Bilbao

Laburpena

Zenbait lanek eman digute Getxoko euskararen eta, oro har, Ipar-Sartaldeko euskararen azentuaren berri. Lanoi esker, badakigu eremu horretakoa tonu edo doinu motako azentua dela gauzatze akustikoz, eta hitzean duen kokalekuaren aldetik dituen ezaugarri nagusiak direla morfema azentudunak eta azentugabeak daudela, hitzek zenbait eragiketa morfologikoren eraginez har dezaketela azentua (hitz-elkarketaz, eratorpenez edo flexio-atzizkien eransketaz) eta eremu prosodikoan ezartzen den bigarren azentu bat dagoela. Lan honetan jatorriz azentudun diren hitzei begiratzen zaie (hau da, elkarketaz, eratorpenez edo flexioz azentudun bihurtu ez direnei) eta duen helburu xumea da halako hitzak modu ordenatuan adibidetzea. Horretarako, zenbait multzotan antolatuko dira adibideak eta alde batetik ikusiko da maileguen kasua (jatorri duten erdal hitzaren azentua gorde duten hitzak) eta, bestetik, gainerako euskal hitz bakun azentudunen kasua. Bukatzeko, balio adierazkor berezia duten euskal hitz azentudunen adibide batzuen kasua aipatuko da, eta, haiekin lotuta, sintaxi mailako silaba-hasierako azentu-esleipen arau bat egon ahal izatea.

Nola aipatu

Bilbao, Xabier. 2025. «Beste Azentu Bat Bizkaikoa: Getxo (azentudun Hitzak)». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 57 ((1-2):165-82. https://doi.org/10.1387/asju.25920.
Abstract 0 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Arbelaiz, Juan José. 1978. Las etimologías vascas en la obra de Luis Michelena. Tolosa: Kardaberaz.
EHHE = Lakarra, Manterola & Segurola (2019).
FHV = Mitxelena (1977).
Gaminde, Iñaki. 1999. Bakioko azentuaz. FLV 80. 73-94.
Gorrotxategi, Mikel. 2010. Getxoko izenak. Getxo: Getxoko Udala, Euskara Zerbitzua.
Hualde, José Ignacio. 1989a. Acentos vizcaínos. ASJU 23(1). 275-325.
Hualde, José Ignacio. 1989b. Otro acento vizcaino: Getxo. ASJU 23(3). 809-17.
Hualde, José Ignacio & Xabier Bilbao. 1992. A Phonological Study of the Basque Dialect of Getxo. ASJU 26(1). 1-117.
Hualde, José Ignacio, Gorka Elordieta & Arantzazu Elordieta. 1994. The Basque Dialect of Lekeitio. ASJU 34(1). 1-314.
Lakarra, Joseba, Julen Manterola & Iñaki Segurola. 2019. Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa. Bilbo: Euskaltzaindia.www.euskaltzaindia.eus/ehhe (2023/11/15).
Mitxelena, Koldo. 1977. Fonética histórica vasca. 2. argit. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia (1. argit., 1961; berrargit., 1990).
Mitxelena, Koldo & Ibon Sarasola. 1987-2005. Orotariko Euskal Hiztegia / Diccionario General Vasco, 16 lib. Bilbo: Euskaltzaindia (10. argit. elektr. 2022: http://www.euskaltzaindia.eus/oeh).
OEH = Mitxelena & Sarasola (1987-2005).
Trask, Robert Lawrence. 2008. Etymological Dictionary of Basque. Falmer: University of Sussex. Max W. Wheelerek sarean argitaratzekoko editatua. http://www.sussex.ac.uk/english/documents/lxwp23-08-edb.pdf (2023/10/22).
Zuazo, Koldo & Urtzi Goiti. 2016. Uribekosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara. Bilbo: UPV/EHU.
Atala
Artikuluak