Belapeireren lexiko garbia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2010-04-18
Pello Agirre Sarasola

Laburpena

Belapeirek, Zuberoako bikario jeneralak, euskara erraz eta argian idatzi zuen Catechima laburra (1696), lexikoa zainduz eta beharrezkoak iruditzen ez zitzaizkion maileguak baztertuz. Azterlan honek bi zati ditu. Lehen zatia luzea da eta hartan jaso dira, Zuberoan XVII eta XVIII. mendeetako testuetan ohiko hitzak izanagatik, Belapeirek inoiz erabili ez zituen maileguak. Hiztegi itxurako bilduma bat da; Belapeirek inoiz hautatu ez zituen maileguak biltzeaz gain, autore horrek haien lekuan ezarri zituen euskal hitz zaharrak ematen ditu. Catechimaren bigarren atala Bossuet apezpikuaren frantsesezko katiximaren itzulpena da eta bi testuen alderaketak garbi erakusten du itzultzaileak mailegu asko "gaitzetsi" egin zituela. Esaterako, zuberotarrak nahi ükhen hautatu zuen desirer euskaratzeko; ez zen inoiz desiratu aditzaz baliatu, nahiz eta aditz hori Ipar Euskal Herriko testu gehienetan ageri den, garai hartan. Artikulu honen bigarren zatia laburra da eta hartan adierazten dut Belapeirek nola zubereratu zituen Materreren dotrinatik hartutako paragrafoak. Lapurterazko testuko hainbat mailegu kendu zituen, idazle txukuna eta pitin bat garbizalea zelako.

Nola aipatu

Agirre Sarasola, Pello. 2010. «Belapeireren Lexiko Garbia». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 44 (2):279-334. https://doi.org/10.1387/asju.7319.
Abstract 168 | PDF Downloads 289

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak