Aldizkariari buruz

Orientazioa eta esparrua

ASJUn euskaraz edo nazioarteko zientzia-elkarteetan ohiko diren hizkuntzetako batean idatziriko euskal linguistika eta filologiazko lan originalak argitaratzen dira, baita eremu ezberdin edo zabalago bati atxikiak izan arren, euskalaritzarako interesgarri izan daitezkeenak ere.

Adituen ebaluazio-prozesua

ASJUk kidekoen ebaluazio sistema (peer review) erabiltzen du. Aldizkarira igorritako artikuluak kanpoko bi ebaluatzailek anonimoki aztertuko dituzte, haien iruzkinak kontuan izanik argitaratu ala ez erabakitzeko. Artikulua onartzekotan, egileei oztopo, akats edo aldabeharren zerrenda ere emango zaie.

Sarrera libreko politika

ASJU sarbide irekia duen aldizkaria da. Horrek esan nahi du eduki guztiak doan eskura daitezkeela, erabiltzaileari edo/eta haren erakundeari ezer ordaindu gabe. Erabiltzaileek aukera dute aldizkariko artikuluen testu osoak irakurri, jaitsi, kopiatu, banatu, inprimatu, bilatu edo estekatzeko, aldez aurretik argitaratzaileei edo egileei baimenik eskatu beharrik gabe. Honek guztiak bat egiten du BOAIren sarbide irekiaren definizioarekin.

Kobratzerik ez

ASJU aldizkariak ez du kobratzen artikuluak bidaltzeagatik, ezta artikuluak prozesatzeagatik ere (APCs).

Copyright-informazioa

Aldizkari honetan argitaratzen diren lanak honako baldintza hauen mende daude:

1. «Julio Urkixo» Euskal Filologia Institutu-Mintegiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak (argitaletxeak) argitaratutako lan guztien ondare-eskubideak (copyright) gordetzen dituzte, eta lanok berrerabiltzea babesten eta baimentzen dute, 2. puntuan adierazitako erabilera-lizentziaren mende bada.

© «Julio Urkixo» Euskal Filologia Instituto-Mintegia
Instituto-Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo»
«Julio Urkixo» Basque Philology Seminar Institute
© Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

2. Lanak aldizkarian argitaratzen dira Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende. Kopiatu, erabili, zabaldu, transmititu eta publikoki aurkeztu ahal dira, baldin eta: i) argitalpenaren egiletza eta jatorrizko iturria (aldizkaria, argitaletxea eta lanaren URL) aipatzen badira; ii) merkataritza-xedeetarako erabiltzen ez badira; iii) aipatzen bada lanek lizentzia hau dutela, eta haren xehetasunak azaltzen badira.

Licencia Creative Commons

3. Autoartxibatzeko baldintzak. Sustatzen eta baimentzen da, argitaratu baino lehen, egileek beren lanen pre-print bertsioak (ebaluatu aurreko bertsioak) eta post-print bertsioak (ebaluatu eta onartutako bertsioak) elektronikoki zabaltzea, horrek lanak azkarrago zabaltzen eta hedatzen laguntzen baitu eta, horren kariaz, baita komunitate akademikoaren barruan aipamen gehiago eta garrantzitsuagoak lortzen ere.

Online first

Online first artikuluak online argitaratzen dira aldizkariaren zenbaki batean agertu baino lehen.

Online first atalean agertzen diren artikuluak ebaluatuak eta argitaratzeko onartuak izan dira, eta sarera igo dira paperean azaldu aurretik; alabaina ez daude maketaturik eta ez da haien galeradarik zuzendu. Eskuizkribuen azken aldaketak paperezko bertsioa argitaratzean egingo dira eta zenbakiaren azken bertsio elektronikoan ere islatuko dira.

Online first argitaratutako ekarpenak aipatzeko, erabil bitez aldizkariaren izena, Online first argitalpenaren data eta DOI (Digital Object Identifier).