Artxibo guztiak erabat anonimo direla bermatzeko bidea
Parekoen arteko ebaluazio anonimoaren zintzotasuna bermatzeko, ahal den guztia egin behar da autoreek ez dezaten ebaluatzaileen identitatea ezagutu, eta alderantziz. Horretarako, ezinbestekoa da ebaluazio-prozesuan dokumenturen bat igotzen edo bidaltzen duten autoreek, editoreek eta ebaluatzaileek jarraibide hauek betetzea eta hala egin dutela konprobatzea, testuari eta artxiboen propietateei dagokienez:
- Autoreak bere izena kendu du testu barruan agertzen zen guztietan. Erreferentzietan eta oin-oharretan, autorearen izen-deiturak, artikuluaren izenburua eta abar zeuden lekuetan, “Autorea” eta argitalpen-urtea soilik agerrarazi ditu.
- Autoreak bere identitateari buruzko datuak ezabatu ditu artxibo elektronikoaren propietateetan, jarraibide hauen arabera:
- Microsoft Word (Windows):
- Zabaldu “Fitxategia” / “Archivo” / “File”
- Hautatu “Informazioa” / “Información” / “Info”
- Klik egin “Ikusi arazorik dagoen” / “Comprobar si hay problemas” / “Check for Issues” erlaitzean
- Hautatu “Ikuskatu dokumentua” / “Inspeccionar documento” / “Inspect Document”
- “Ikuskatu dokumentua” / “Inspeccionar documento” / “Inspect Document” elkarrizketa-koadroan, hautatu ikuskatu nahi den ezkutuko edukiari dagozkion laukiak
- Klik egin “Kendu denak” / “Quitar todo” / “Remove all” erlaitzean
- Klik egin “Itxi” / “Cerrar” / “Close” erlaitzean
- Dokumentua gorde
- Microsoft Word (MacOS):
- Zabaldu “Herramientas” / “Tools”
- Klik egin “Proteger documento” / “Protect Document” erlaitzean
- Hautatu “Eliminar información personal del archivo al guardar” / “Remove personal information for this file on save”
- Klik egin “OK” eta fitxategia gorde
- PDF:
- Zabaldu “Fitxategia” / “Archivo” / “File”
- Hautatu “Propietateak” / “Propiedades” / “Properties”
- Ezabatu “Egilea” / “Autor/a” / “Author” eremuko izen oro
- Klik egin “OK”
- Dokumentua gorde