The Cultural Origins of Human Cognition
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Argitaratua
2024-06-12
Pello Huizi
Laburpena
Espezie bezala, zerk egiten gaitu gizakiok bereziak? Horra zientzialari sozialak arduratzen eta kezkatzen dituen galdera bat.Erantzunik ez da falta galdera horrentzat; hizkuntza, matematika, tresnak, artea, musika edo umorea sortzeko gaitasunak dira erantzunetako batzuk. Erantzunak beste animalia batzuei gaitasun horiek falta zaizkiela erakusten duten ikerketen ondorio izandira eskuarki. Askoz bakanagoak izan dira honako auzi hauetan argi egiteko ahaleginak: zergatik ageri diren gaitasun horiek espezie batean eta ez beste batzuetan, zergatik diren axolazkoak alde horiek, edo zergatik den beharrezko gizakiez gainera gizaki ez diren animaliak ere aztertzea. Hor dago Michael Tomaselloren The Cultural Origins of Human Cognition liburuaren interesa eta garrantzia: autoreak azaldu nahi digu zertan eta zergatik desberdintzen garen gainerako espezieetatik, eta bereziki zertan eta zergatik desberdintzen den gure kognizioa egitura genetikoan oso antzekoak ditugun beste primateen kogniziotik. Eta lan horretarako gutxi egongo dira Tomasello bezain ongi prestaturik. Izan ere, goi mailako ikertzailea da bera primatologian eta haur garapenean. Haurrak eta gatibu dauden txinpantzeak aztertu ditu eta lan ugari ditu idatziak, bakarrik edo elkarlanean (gutxienez 55aurki daitezke liburuan, erreferentzien artean), bi espezieek komunikaziorako eta kogniziorako gaitasunak nola eskuratzen dituzten azaltzeko.
Nola aipatu
Huizi, P. . (2024). The Cultural Origins of Human Cognition. Gogoa, 24. https://doi.org/10.1387/gogoa.26091
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Keywords
human cognition, giza espeziea, psikologia ebolutiboa
Atala
Liburuen kritikak