EKI hezkuntza proiektu berritzailea eta bere ikasgaikako inplementazioari buruzko azterketa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2019-11-02
Andrea Goni Jon Altuna

Laburpena

Hezkuntza etengabeko berrikuntzan bere funts eta forma birdefinitzen joan da, me- todo, teoria eta proiektu berrien bitartez. Egungo gizartearen eskaerari erantzun emanez, EKI proiektu berritzailea konpetentzietan oinarritutako ebaluaziora eta formatu digitalera hurbiltzen da. Artikulu ho- netarako buruturiko ikerketa lanak ikasgaika EKI proiektuaren metodologiaren inplementazioa eta ase- betetze maila ezagutzea du helburu. Horretarako, ikastola bateko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako 108 ikaslek eta mintegi ezberdinetako 3 irakaslek hartu zuten parte. Lagina honen ezaugarri bereizga- rria Bigarren Hezkuntza osoa EKI proiektuan murgilduta eman dutela da. Ikasleriak Likert motatako galdeketa erantzun zuen eta irakasleriak eztabaida talde batean hartu zuen parte, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak bilduz, hurrenez hurren. Maiztasun eta bariantza (ANOVA) analisiak egin ziren emai- tzek ezberdintasun estatistikoak esanguratsuak azaleratuz, ikasgai ezberdinen ezarpenean eta EKIk bere proiektuan funtsezkoak hartzen dituen helburuen lorpenean.

GAKO-HITZAK: bigarren hezkuntza, hezkuntza proiektua, kasu azterketa, berrikuntza pedagogikoa, ikasketa metodoa.

Abstract 804 | PDF Downloads 1053

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak