NOLA EGIN LEKUA IKASLEEN INTUIZIOEI GOI-MAILAKO HEZKUNTZAN?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2022-02-14
Asier Burgos Huegun
Eider Ruiz de Eguilaz Gamboa Pello Etxaniz Jauregi

Laburpena

Artikuluan SentiGrAL proiektua aurkezten da. Helburua pentsamendu-espazio berriak eraikitzea izan da, gorputz-sentsazioetatik abiatuta, goi-mailako hezkuntzan Gradu Amaierako Lana (GrAL) sortzeko prozesuan. Horretarako, arakatze-prozesuetan oinarritutako ikaskuntza aintzat hartuta, gorputz-ikuspegia ardatz dituzten ariketak garatu dira, ikaskuntza mota horretan sakontzeko. Ariketa
horiek guztiak gida didaktiko batean jaso dira. Horren guztiaren oinarrizko ideia da esperientzia eta intuizioak ikasleen gaitasunak garatzeko balio duen ezagutza-iturritzat hartzea, Gizarte Hezkuntzako eta Pedagogiako graduetako GrALetan egiten diren gogoeta-prozesuetan giltzarri gisa hartzeko. Ikuskera metodologiko interpretatzailea du ikerketak, eta datuak biltzeko tresna kualitatiboak erabili dira. Ikasleei elkarrizketak egin zaizkie prozesuaren gaineko hautematea jasotzeko. Emaitza esanguratsuak lortu dira gogoeta-prozesuetan gorputz-sentsazioek duten funtzioari dagokionez ere. Izan ere, sentsazioetan arakatzeak gogoeta-prozesua aberastu du. Ondorio moduan, azpimarra dezakegu sortutako gida didaktikoak ikasleentzako prestakuntza izaera duela, eta arakatze prozesuetarako lagungarria dela.

Nola aipatu

Huegun, A. B., Gamboa, E. R. de E., & Jauregi, P. E. (2022). NOLA EGIN LEKUA IKASLEEN INTUIZIOEI GOI-MAILAKO HEZKUNTZAN?. Tantak. EHUko Hezkuntza Aldizkaria., 33(2). https://doi.org/10.1387/tantak.22716
Abstract 31 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

unibertsitate-hezkuntza, Gradu Amaierako Lana, gorputza, irakaskuntza-berrikuntza, intuizioa.

Atala
Artikuluak