Emozioak harrapatzen Lehen Hezkuntzako ikasleen harreman soziomotorren eta bizipen emozionalaren azterketa harrapaketa jolasean generoaren arabera

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-02-04
Asier Gonzalez Artetxe Alain Araña Oiarbide Íñigo Vélaz Lorente Eneko Gil Monreal Asier Los Arcos Larumbe

Laburpena

Neska-mutilen arteko harreman sozialak eraikitzeko portua izateaz gain, tokian tokiko joko-jolas tradizionalak emozioak identifikatu eta kudeatzen ikasteko, kultura-ondarearen parte diren jarduera hauek ezagutu eta hauetaz gozatzeko, eta ikasleen erabakimen motorra garatzeko tresna aproposak omen dira. Hau horrela, ikerkuntza honen helburuak Lehen Hezkuntzako ikasleek harrapaketa jolasean izandako harreman soziomotorrak eta bizipen emozionala aztertzea eta generoaren arabera alderatzea izan ziren. Horretarako, Nafarroako ikastetxe publiko bateko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako gela bitako 23 ikasle, bederatzi emakumezko eta 14 gizonezko, harrapaketa jolasaren aldaera ezezagun batean aritu ziren hamar minutuz. Jolasean izandako harreman soziomotorrak bideo-behaketaren bitartez erregistratu ziren eta ikasleek bizitako emozioen intentsitatea eta bizikien sentitutako emozioa eta honen zergatia GES-C eskalaren euskaraturiko bertsioaren bidez baloratu zituzten. Emaitzei erreparatuz gero, neska-mutilen arteko desberdintasunek agerikoak dirudite, dimentsio sozialean zein emozionalean. Mutilek jolasaren protagonismoa, hots, harrapatzailearen rola, bereganatu zuten eta emozio positiboak modu biziagoan sentitu zituzten, poza erabat nagusituz. Nesken protagonismoa, ostera, nabarmenki baxuagoa izan zen eta emozio negatiboak gailendu ziren, amorrua gehien bat. Lehen Hezkuntzako irakasleek joko-jolasek eskaintzen dieten abagune aparta aprobetxatu beharko lukete; baina horretarako funtsezkoa da joko-jolas bakoitzak, bere barne logikaren eta komunikazio motor sarearen baitan, sor ditzaken harremanak eta sentimenduak ezagutzea, baita genero aldetik izan daitezkeen desberdintasunak ere.

Abstract 141 | PDF Downloads 185 HTML Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Lehen Hezkuntza, heziketa fisikoa, joko-jolas tradizionalak, harreman sozialak, emozioak, generoa.

Atala
Artikuluak