Zergatik klase ertaineko hainbat gurasok Eskola Publikoa hautatzen dute? White flight-aren aurkako fenomenoa eta euskara. Kasu-azterketa bat. Why do some middle class parents choose the Public School? The phenomenon against White flight and Euskera. A case study.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-07-08
Iban Asenjo Garde

Laburpena

Eskola-segregazioa, hau da, ikasleen banaketa desberdina eskoletako ezaugarri pertsonal edo sozialen arabera, gizarte-desberdintasunean eragiten duena, euskal hezkuntza sistemaren arazo nagusienetako moduan identifikatu da azken urteotan. Euskal eskola-segregazioaren oinarri nagusietako bat gurasoek beraien seme-alaben ikastetxea hautatzeko duten ahalmena dela azpimarratzen da, zeinak white flight (WF) fenomenoa ahalbidetzen duen. Baina WF-aren aurkako fenomenoa ere agertzen da literatura akademikoan, alegia, klase ertaineko hainbat familiak eskola publikoaren aldeko hautua egiten dute balore aurrerakoietan oinarrituta. Beraz, ikerketa honen helburu nagusia WF-aren aurkako fenomenoa Euskal Herrian (EH) aztertzea da. Hots, EHko gurasoek beraien seme-alaben ikastetxea hautatzeko dituzten argudio nagusiak arakatu asmoz eta metodologia kualitatibo batez baliatuz, bi ikastetxe (Eskola Publikoa eta Ikastola itundua) baino ez dauden 10.000 biztanleko herri batean oinarritu da kasu-azterketa hau. Horretarako, bi ikastetxeetako gurasoei egindako elkarrizketak baliatu ditugu (n=9) eta jasotako informazioa aztertzeko NVivo Release softwareren laguntza izan dugu. Emaitzen artean agertzen zaizkigu batetik, eremu politiko-administratiboan eskola-inklusioa eta –segregazioa lantzen duten dokumentu ofizial ugari daudela eta, bestetik, maila sozioekonomiko ertaineko gurasoek eskola publikoaren aldeko hautua ezkerreko baloreetatik ez ezik, euskararen defentsatik ere egiten dutela. Honenbestez, literatura akademikoan jasotzen den WF-aren aurkako mugimendua EHan bertako ezaugarri propio bati loturik, euskaren atxikimenduari, agertzen dela ondorioztatu daiteke.

Abstract 319 | pdf Downloads 207 HTML Downloads 71

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
References
Atala