Zientziak bizidunontzat Tokiko curriculumak Euskal Herri osasuntsurako hezkuntzan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Egun bizi dugun krisi ekologiko globalaren garaian, biodibertsitatearen eta gure ingurune naturalaren zaintzak berebiziko garrantzia dute. Izan ere, orain gutxi izandako pandemiak inoiz baino argiago erakutsi digu, bizitzaren amaraunean, gainerako bizidunekiko dugun menpekotasuna. Azken horrek, gainera, sozio-ekonomiaren eremuan, eta, beraz, diziplinartekotasunean kokatzen gaitu. Hori dela eta, artikulu honetan, gaur-geroko egunetarako Giza eta Ingurumen Hezkuntzaren nondik norakoak aurkeztuko ditugu, eta osasun edo orekarako hezkuntzak mundu mailako markoan duen tokia. Horretarako, lehenik eta behin, osasunaren esanahi holistikoaz, komunitatearen adiera zabalaz eta gizakiaren antropologia filosofikoaz azalpenak emango dira. Bigarrenez, Euskal Herriaren izaera natural eta kulturalari erreparatuko diogu, aurretik egindako formulazioa bertan kokatu eta bideak irekitzeko. Ondoren, Modernitatearen krisiaren ezaugarriak aztertuko dira, horren aurrean bizitza osorako konpetentzietan oinarritutako eta Garapen Jasangarrirako Helburuen arabera eratutako mundu mailako hezkuntzak daukan egitekoa azaltzeko. Azkenik, Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroako Foru Erkidegoetako hezkuntza curriculumek tokiko begiradari irekitako bideak aurretik esandakoari zer aukera ematen dioten azalduko dugu. Horrekin guztiarekin gaur-gero osasuntsurako hezkuntzaren oinarria jarriko da, euskal begiradaz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Gizabide, GJH, Oinarrizko Hezkuntza, osasuna, tokiko curriculuma.