Zuzendaritza taldeen lidergo estiloa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Eskola Txikiak euskal hezkuntza sistemaren barruan ezaugarri bakarrak dituen eskola mota bat dira, baina gainerako ikastetxeen hezkuntza -eskaera eta -erronka berak dituzte. Zuzendaritza taldearen lidergoa beharrezkoa da egungo eta etorkizuneko eskariei aurre egiteko, eta lidergo eraldatzailea eredu gomendagarrien artean aurkeztu ohi da. Azterlan honen helburua Bizkaiko Eskola Txikien zuzendaritza taldearen lidergo estiloa ezagutzea da, eta generoak, graduondoko ikasketek edo lanpostuan emandako esperientzia-urteek eraginik duten baloratzea. Emaitzek erakusten dutenez, zuzendaritza taldeak bere burua eraldatzailetzat jotzen du estilo nagusi gisa, eta gertutik jarraitzen dio estilo transakzionala, bi estilo hauek lotura zuzenen eta gogorrak erakusten dutelarik. Lidergo pasiboari dagokionez, honen ausentzia nabaritu dute, eta korrelazio negatiboa eta ahula du beste bi estiloekin. Generoari, prestakuntzari eta lanpostuko esperientziari dagokienez, ez dira alderik aurkitu taldeen artean. Horrelako faktorerik ez dagoenez, aurkikuntzek aukera ematen dute landa eskolen ezaugarri batzuei buruz hausnartzeko (antolaketa, tamaina, barne-harremanak, etab.), zuzendaritza taldearen lidergo estiloan eragina izan dezaketelako.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Landa-eskola, zuzendaritza-taldea, lidergo eraldatzailea, generoa, graduondoko ikasketak, lanpostuko esperientzia.