Haurraren autonomia goiztiarrariematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa JANZTEA, BUDAPESTEKO EMMI PIKLER HAUR-ESKOLAN

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publiée 2022-11-19
Maitane Belasko Txertudi
Elena Herrán Izagirre M. Teresa Anguera Argilaga

Résumé

Janztea zaintza errepikakor eta funtsezkoa da haurtxoen eta haur txikien eguneroko bizitzarako. Bi urteen inguruan, norberaren zaintzan parte hartzeak nabarmen egiten du gora, eta, aldi berean, helduaren esku-hartzeak behera egiten du. Hezitzaileak behar bezala babestuz gero, ikaskuntza geldiezina izango da autonomiarako bidean aurrera egiteko. Ikerlan honen helburua da behatzea eta aztertzea Budapesteko Emmi Pikler haur eskolako hezitzaileak nola sostengatzen dituen bere taldeko bi eta hiru urte bitarteko haurrak modu autonomoan jantz daitezen. Ikerlan hau jardueraren testuinguru
natural eta ohikoan egin da, behaketa bidezko metodologiak proposatzen duen bezala ad hoc sortutako tresna baten bidez. Emaitzek erakusten dutenez, zaintza honetan haurraren autonomia sostengatzeko berezko ezaugarriak dituzten bi patroi bereizi daude, bata hezitzailearen zuzeneko esku-hartzearekin eta bestea zeharkakoarekin. Biek haurren autonomia goiztiarra uneoro eta egoera guztietan babesten duen eguneroko zaintza hau ulertzeko eta gauzatzeko modu bat islatzen dute. 

Abstract 222 | Haurraren autonomia goiztiarrariematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa (Euskara) Downloads 206

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Rubrique
Artikuluak