UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publiée 2022-11-19
J.F. Lukas Mujika Karin Van Der Worp Alaitz Santos Berrondo Elisabete Arrieta Aranguren Pello Aramendi Jauregi

Résumé

Jarraian aurkezten den ikerketa (FLOASS proiektua) Cadizeko Unibertsitateak, Valentziako Unibertsitateak, Oviedoko Unibertsitateak, Rovira i Virgili Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak diseinatu eta gauzatu dute. Azterlan honen helburu nagusia Master-tituluetan bizi eta espero diren gaitasunen irismena eta koherentzia deskribatzea eta baloratzea da. Zehatzago esanda, Gizarte Zientzietako (Hezkuntza, Ekonomia/Enpresa eta Komunikazioko) masterretako konpetentzien azterketa ulergarritasunaren, prozesu kognitiboaren, ezagutzaren egituraren eta zeharkakotasunaren arabera egitea. Arlo desberdinetako konpetentzien arteko konparaketa egin da. Era berean, konpetentziak ebaluatzeko proposatzen diren bitartekoak ere aztertu dira. Azterketa egiteko CORAMeval plataforma digitala erabili da. Lortutako emaitzen arabera, oraindik master gehienetan ez dira kontuan hartzen ikaskuntzaren emaitzak, bai ordea gaitasunak. Gaitasun gehienak aplikatzea prozesu kognitiboarekin lotuta daude, nahiz eta oraindik gaitasun asko lotuak egon memoriarekin, batez ere Hezkuntzako masterretan.

Abstract 221 | UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa. (Euskara) Downloads 198

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Rubrique
Artikuluak