Sor Lekutik Avignonera "bultzi leiotik", Euskarazko zinemaren hastapenen bidaia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-11-2016
Josu Martinez

Laburpena

Euskarazko zinemagintzaren lehen bi egileak ditugu André Madré eta Gotzon Elortza. Biek garai berdintsuan jardun zuten, biek Parisetik, eta dokumental amateurrak eginez: "Gure Sor Lekua" (1956) lehenak; eta "Ereagatik Matxitxakora" (1959), "Elburua Gernika" (1960), "Aberria" (1961) eta "Avignon" (1963) bigarrenak. Aitzitik, haien arteko aldeak handiak dira, bai biografikoki, bai sozialki, bai ideologikoki. Zentzu horretan, sasoi hartan Ipar zein Hego Euskal Herrian kulturak bizi zuen aro aldaketaren lekuko ditugu. Haien lanen eta motibazioen
analisi historikoaren bidez, artikulu honek, Madré eta Elortza zubi urte haietan
kokatzen ditu, euskarazko zinemaren hastapeneko bi autoreen arteko ezberdintasunak, kultura osoan ematen ari zen trantsizioaren erakusgarri direla erakutsiz.

Nola aipatu

Martinez, J. (2016). Sor Lekutik Avignonera "bultzi leiotik", Euskarazko zinemaren hastapenen bidaia. Zer. Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 21(41). https://doi.org/10.1387/zer.17268
Abstract 358 | PDF Downloads 532 XML Downloads 87 HTML Downloads 74

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Atala