Berrikuntza eta egokitzapen estrategikoa konbergentzia-eremuan: Euskal Autonomia Erkidegoko informazio-enpresen erantzuna

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 12-06-2017
Ainara Larrondo Ureta

Laburpena

Plataforma anitzeko konbergentzia- eta ekoizpen-testuinguruek aldaketa konplexuak eragin dituzte (ziber)komunikabideetan. Testuinguru horretan, artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten diren erreferentziazko bost paperezko eta bi ikus-entzunezko komunikabideren kasuak hartzen ditu, konbergentzia-paradigmaren arloan emandako aurrerapauso nagusiak aztertzeko asmoz. Horretarako, erabilitako metodologiak hainbat analisi-kategoria hartzen ditu kontuan, hala nola kazetaritza-konbergentziaren ikuspegi estrategikoak, erredakzioaren egitura-mota, offline eta online hedabideak koordinatzeko erritmoak, informazioa ekoizteko errutinak, kazetarien arteko lankidetza-sinergiak eta erredaktoreen balio-aniztasuna. Ondorioek agerian uzten dutenez, jarrera proaktiboa izatea eta aurrerapenak era dinamikoan martxan jartzea da, oraingoz, arrakastarako bidea.

Nola aipatu

Larrondo Ureta, A. (2017). Berrikuntza eta egokitzapen estrategikoa konbergentzia-eremuan: Euskal Autonomia Erkidegoko informazio-enpresen erantzuna. Zer. Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 22(42). https://doi.org/10.1387/zer.17805
Abstract 457 | PDF (Español) Downloads 431 HTML (Español) Downloads 68 XML (Español) Downloads 241

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

References
Atala