Eredua, aldaerak eta haustura Argentinako zinemaren garai klasikoan: Demare, Soffici, Del Carril

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-10-2012
Pablo Alvira

Laburpena

Artikulu honek Argentinako zinemaren garai klasikoarekiko hurbilketa egitea du xede, Erakundezko Irudikapen Moduaren tokiko moldaketaren analisiaren bitartez. Horretarako, garai horretako hiru zuzendari paradigmatikoren sei film aztertzen dira: Lucas Demare, Mario Soffici eta Hugo del Carril-en lanak hain zuzen ere. Testuingurua eta ikuspegi historikoa ahaztu gabe, forma-azterketa burutzen da: narrazio-egitura, pertsonaien sistema eta enuntziazio-prozesuak, alegia. Helburua galdera hauei erantzutea da: film hoiek nazioarteko zinemaren kanon hegemonikoa nola berregin zuten, zeintzuk izan ziren tokiko aldaerak eta geroko bilakaera baldintzatuko zuen haustura izan zenentz.

Nola aipatu

Alvira, P. (2012). Eredua, aldaerak eta haustura Argentinako zinemaren garai klasikoan: Demare, Soffici, Del Carril. Zer - Komunikazio Ikasketen Aldizkaria, 17(32). https://doi.org/10.1387/zer.6566
Abstract 386 | PDF (Español) Downloads 827

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak