AusArt 13.1: Irakaskuntzak, ikerketak eta sorkuntzak: Artea jakintza espezifiko gisa aitortzea; beraren transmisioa eta aplikazioak (2025eko urtarrila)
Bidalia 2024-05-16
XXI. mendearen lehen laurdena beteta, jakintzaren sorreran etengabeko hazkundea ikusten dugu: jakintzak eta haien transmisio-moduak, askotan, zalantzan jartzen dira, birdefinitu egiten dira, edo ezeztatu ere egiten dira. Irakasle, ikertzaile eta sortzaile garen aldetik, artearen jakintza espezifikoa transmititzeko erronkei heltzea proposatzen dugu, noiz eta kultura-industria, bere helburu eta ondorioekin, artearen nozioan eta bere ekoizpenetan irrupzioa egin baitu, halako moldez non artearen praktikak kulturaren praktikekin nahasten baitira, kultura gure mundu-ikuskera zehazten duten konbentzioen multzo gisa ulertuta.
Artearen jakintzan jarduteak, hain ariketa konplexua izanda, asko zailtzen du, zalantzarik gabe, esperientzia sortzailea eta horri lotutako eragiketa teknikoak transmititzea. Baina, aldi berean, zalantzan jatzen dugu artearen irakaskuntza-prozesua jarraibide ondo zehaztu gabeko jarduera batean -lurralde emankor (batzuetan) bezain ziurgabe batean- txertaturik uztea.
Gure asmoa da fokua hezkuntza estetikoan jartzea kritikaren beharra duen garai honetan; ideien topaketa eta trukea sustatzea gauzak ezbaian jartzeko borondate garaikidea agerian jartze aldera, eta, horrekin batera, artearen eta beraren transmisioaren potentizal zehatza birdefinitzea.
Ikertzaile, irakasle eta sortzaileei dei egiten diegu aldizkarira bidal ditzaten euren hausnarketak, esperientziak, amarruak, saiakerak, taktikak zein emaitzak, betiere hainbat testuinguru eta zirkunstantziatan arte transmisioa egiteko (edo ezin egiteko) ekarpen kontzeptual, metodologiko eta praktikoei lotuta. Zuen proposamenak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) Open Journal Systems plataformaren bidez bidali behar dira (www.ehu.eus/ojs/index.php/Ausart), 2024ko irailaren 22a baino lehen. Artikuluak ez du egileen izenik eramango, ezta haien identifikaziorako elementurik ere, eta atal hauek izan beharko ditu:
- artikuluaren izenburua (+ ingelesezko itzulpena);
- laburpena (paragrafo bat, ± 150 hitz) + ingelesezko laburpena (idem);
- gehienez bost gako-hitz eta haien ingelesezko itzulpena,
- testua (± 3000 hitz), nahi izanez gero irudi eta grafikoekin; erreferentzia bibliografikoak, Chicago formatuaren arabera (egilea-urtea).
- Ahal izanez gero, gomendagarria da artikulua ebaluatzeko BI AZTERTZAILE proposatzea (izena, 2 abizen, filiazioa eta posta elektronikoa), dagokion gaian espezialista direnak. Aztertzaileok ezin daitezke izan ez egilearen erakunde berekoak, ez UPV/EHUkoak, eta ez dute interes-gatazkarik eragin behar. Baliteke beraiengana ez jotzea berrikuspen-fasean.
KREAREak Taldea