Modos de hacer: Arte crítico, esfera pública y acción directa ([Egiteko moduak: arte kritikoa, esfera publikoa eta ekintza zuzena] Salamanca, 2001) liburu kolektiboak artea azpimarratzen du, eremu publikoa zalantzan jarri, hausnartu eta eraldatzeko tresna gisa. Bere testuak mugarri izan dira hausnarketa eta esperimentazio artistikoaren esparruan, eta artearen eta gizartearen arteko elkarrizketa sustatu dute, mende aldaketarekin karrera hasi zuten artistentzat erreferente izan dena.

Hurrengo 25. urteurrena dela eta, AusArtek omenaldi bat egin nahi du zenbaki monografiko batekin, arte kritikoaren eta esfera publikoaren arteko elkarguneak aztertzeko, dinamika sozial eta politiko aldakorren mundu batean. Ahots eta ikuspegi askotariko eta berritzaileak biltzea espero dugu, hartako edukien berrikuspen eguneratua planteatzeko.

Espero dugu zuen ekarpenak jasotzea, ikerlari, akademiatxo eta/edo artista gisa, arte kritikoak arlo publikoan nola eragin dezakeen aztertzeko eta artearen, kulturaren eta gizartearen arteko elkarrizketa esanguratsua sustatzeko. Hona hemen iradokitako gaiak:

  • Arte kritikoaren eta gizarte-mugimendu garaikideen arteko harremana.
  • Espazio publikoan nagusi diren narratibei aurre egiten dieten estrategia artistikoak.
  • Eremu publikoaren eta arte-praktika garaikideen arteko harremana.
  • Kultura-erakundeen zeregina arte kritikoaren sustapenean.
  • Modos de hacer liburuaren legatuari eta horrek artean eta kulturan duen eraginari buruzko gogoetak.

Zuen proposamenak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) Open Journal Systems plataformaren bidez bidali behar dira (www.ehu.eus/ojs/index.php/Ausart), 2025eko martxoaren 16a baino lehen. Artikuluak ez du egileen izenik eramango, ezta haien identifikaziorako elementurik ere, eta atal hauek izan beharko ditu:

  • artikuluaren izenburua (+ ingelesezko itzulpena);
  • laburpena (paragrafo bat, ± 150 hitz) + ingelesezko laburpena (idem);
  • gehienez bost gako-hitz eta haien ingelesezko itzulpena,
  • testua (± 3000 hitz), nahi izanez gero irudi eta grafikoekin; erreferentzia bibliografikoak, Chicago formatuaren arabera (egilea-urtea).
  • Ahal izanez gero, gomendagarria da artikulua ebaluatzeko BI AZTERTZAILE proposatzea (izena, 2 abizen, filiazioa eta posta elektronikoa), dagokion gaian espezialista direnak. Aztertzaileok ezin daitezke izan ez egilearen erakunde berekoak, ez UPV/EHUkoak, eta ez dute interes-gatazkarik eragin behar. Baliteke beraiengana ez jotzea berrikuspen-fasean.