Ibilgailu elektrikoen potentzia-bihurgailuen hozte-metodoak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Argitaratua
10-04-2017
Itxaso Aranzabal
Asier Matallana
Oier Oñederra
Iñigo Martínez de Alegría
David Cabezuelo
Laburpena
Ibilgailu elektrikoari loturiko potentzia-bihurgailuetan, korronte-dentsitate handitan (500 A ingurukoak) lan egiten duten IGBT transistoreak eta diodoak erabiltzen dira. Korronte altuak direla eta, handitu egiten dira gailu erdieroale horietan gertatzen diren kommutazio- eta kondukzio-galerak, eta ondorioz, potentzia-erdieroaleak berotu egiten dira. Moduluen efizientzia eta fidagarritasuna ziurtatzeko, beharrezkoa da hozte-sistema eraginkor eta egoki bat aukeratzea. Artikulu honetan, potentzia-bihurgailuen moduluen hozte-metodoak berrikusi eta eztabaidatuko dira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Atala
Ale Arrunta
(C) UPV/EHU Press
CC-BY-NC-SA