Larmor-en prezesioa kristaletan gertatzen diren aldaketen detektagailu

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-04-2018
Irene Urcelay-Olabarria Josu Mirena Igartua

Laburpena

Material batean gertatzen diren trantsizio magnetikoen eta haren egitura kristalinoaren arteko erlazioa aztertzea oso garrantzitsua da, batik bat multiferroikoak diren materialetan. Gehienetan, trantsizio magnetikoetan gertatzen diren egiturazko aldaketak gako dira trantsizioan agertzen edo desagertzen den polarizazio elektrikoaren jatorria zein den ulertzeko. Hala ere, hainbat materialetan aldaketa horiek oso txikiak dira eta horiek detektatzea oso zaila izan daiteke. Hori da aztergai dugun materialean (MnWO4) gertatzen dena. Hori dela eta, ondorio zuzenetara heltzekotan, ezinbestekoa da kristalaren egitura ikertzeko teknika oso sentikorrak erabiltzea. Egiturazko aldaketa oso txikiak aztertzeko neutroien prezesioaz baliatzen den teknika aurkeztuko dugu lan honetan, neutroien bidezko Larmor-en difrakzioa, hain zuzen ere. Nahiz eta lortutako emaitzak behin-behinekoak izan, oso argi ikusten dira zein diren teknika honen indarra eta potentzia, eta trantsizio magnetikoetan gertatzen diren egiturazko aldaketak.

Abstract 384 | PDF Downloads 370

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Larmor-en difrakzioa, multiferroikoak, akoplamendu magnetoelastikoa

Atala
Ale Arrunta