Salmonella enterica espeziearen andui monofasikoen karakterizazio molekularra eta epidemiologikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-04-2018
Lorena Laorden Muñoz Silvia Herrera-León Joseba Bikandi Bikandi Javier Garaizar Candina

Laburpena

Salmonelosia, herrialde garatuetako toxiinfekzio ohikoenetariko bat da, Salmonella generoko bakterioek eragindako elikagaien bidezkoa. Salmonella enterica espeziearen barruan 2.500 serotipo baino gehiago deskribatuta daude gaur egun, baina serotipo gutxi batzuk izan dira jarraipen epidemiologiko sakonagoa jaso dutenak.XXI. mendearen lehenengo hamarkadan, biologia molekularreko tekniken aurrerakuntzei esker, Salmonella enterica espeziearen aldaera monofasikoen gehikuntza detektatu zen Espainiako Mikrobiologiako Zentru Nazionalean. Lan honetan, aldaera monofasiko horietako 4 aztertu eta karakterizatu dira tipikazio metodoen bidez. Ondorioz, posible izan da lau aldaeren eboluzio-jatorri zehaztea eta euren detekziorako, jarraipenerako eta kontrolerako diseinatu diren markatzaile epidemiologikoak eskaintzen dira, osasun agintariei epidemiologia esparruan lana erraztearren.

Abstract 471 | PDF Downloads 497

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Salmonella enterica, aldaera monofasikoak, insertzio-sekuentziak, bigarren faseko flageloen delezioak, PCR, PFGE, MLVA, genoma osoaren sekuentziazioa (WGS)

Atala
Ale Arrunta