Euskarazko testu idatzien konplexutasunaren azterketa eta sinplifikazio automatikorako proposamena
Laburpena
Gure gizartean egunero milioika testu sortzen dira, eta ikerketa honen helburua testu horiek ulerterrazagoak egitea da. Izan ere, horietariko asko konplexuak direnez, ez dira eskuragarriak arazo kognitiboak dituzten pertsonentzat edo atzerriko hizkuntzak ikasten ari direnentzat, besteak beste. Testu konplexuetatik informazioa erauztea ere ez da lan erraza Hizkuntzaren Prozesamendua egiten duten sistementzat. Arazo horiei aurre egiteko, tesi-lan honetan euskarazko testu idatzien konplexutasuna aztertu dugu eta, konplexutasun hori tratatzeko helburuarekin, testuen sinplifikazio automatikorako proposamena egin dugu.
Gako-hitzak
konplexutasunaren analisia; testuen sinplifikazioa; euskara; hizkuntzaren prozesamendua
Testu osoa:
PDF
ISSN: 0214-9001
e-ISSN: 2444-3255
(C) UPV/EHU Press
ekaia@ehu.eus