Egituraturiko argiaren aplikazioak fabrikazio hibridoaren bidez pieza metalikoak ekoizteko

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 02-04-2019
Amaia Alberdi
Nerea Alberdi Rakel Pacheco Mikel Ortiz Pedro Ramiro

Laburpena

Fabrikazio gehigarria eta mekanizatua makina berean elkartzen dituzten makina hibridoen kontzeptu berriaren garapenarekin, piezen konponketa eta propietate bereziak dituzten estalduren fabrikazioa bezalako aplikazioak automatizatzeko aukerak sortzen ari dira. Aplikazio hauetan, agerian geratu da neurketa sistemen beharra piezen geometria ezagutzeko. Neurketa sistema ezberdinen artean, egituraturiko argiak abantaila ugari aurkezten ditu prozesu honetan aplikatzeko: tamaina ezberdinetako piezak neurtzeko gai da, pieza osoa neurketa bakar batean egin dezake, testura gutxi duten edota testurarik ez duten objektuak neurtzeko gai da, eta gainera, argiztapen baldintzen aldaketek ez diote apenas eragiten. Artikulu honetan, egituraturiko argiaren aplikazio ezberdinak azaltzen dira, fabrikazio hibridorako. Honez gain, teknologia honen aplikazioaren adibide bat ere deskribatzen da, berotako estanpazioan erabiltzen den tako baten estalduraren fabrikazioan datzana, hain zuzen ere. Horretarako, Ibarmia fabrikatzailearen ZVH 45/1600 Add+Process makina hibridoa erabili da.

Abstract 326 | PDF Downloads 386

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

fabrikazio hibridoa, fabrikazio gehigarria, LMD, egituraturiko argia, sistema optikoak

Atala
Ale Berezia