Pobrezia Energetikoa Espainian 2008an, 2011n eta 2014an

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-01-2020
Oihana Aristondo Eneritz Onaindia Ariane Barreras

Laburpena

Lan honetan, Espainiako pobrezia energetikoa aztertu da 2008., 2011. eta 2014. urteetarako. Azterketa hau hiru aldagaitan oinarritu da: etxebizitzak tenperatura egokia mantentzeko ahalmenik duenez, elektrizitate-, ur- edo/eta gas-fakturak ordaintzeko orduan atzerapenik duen eta etxebizitzaren egoera egokia denetz (hezetasunik, itoginik edo leiho puskatuik eza). Lehenengoz, estatu-mailako etxebizitzen pobrezia energetikoa aztertu da. Ondoren, etxebizitzen hiru sailkapen erabili dira etxebizitza kaltetuenak identifikatzeko asmoz. Erabilitako sailkapenak hauek dira: urbanizazio-maila, etxebizitzetako kide desberdinak eta etxebizitzen errenta totala. Azterketa honen ondorioz, jakin dugu pobrezia energetikoak 2008tik 2014ra okerrera egin duela; zehazki, pobrezia energetiko handiena duten taldeak urbanizazio-maila baxukoak, umeak dituzten etxebizitzak eta errenta baxukoak direla.

Abstract 493 | PDF Downloads 383

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

pobrezia energetikoa, pobrezia multidimentsionala, intentsitatea

Atala
Ale Arrunta