Click erreakzioa erabiliz aktibitate biologikoa erakusten duten sistema polimerikoen garapena
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Azken urteetan, inplante kirurgikoak oso erabiliak bilakatu dira kaltetutako hezurrak, lotai- luak edota giharrak ordezkatzeko. Hala ere, haien erabilera dela eta, ezinbestekoa da antibiotikoen tratamendua jasotzea, inplanteetan aurki daitezkeen bakterio eta beste mikroorganismoei aurre egiteko. orokorrean, bakterioak inplanteen gainazaletan adsorbatzen dira, biofilm bat eratuz, zeinak eragiten baitu antibiotikoei erresistentzia handiagoa izatea eta baita ostalarien defentsaren babespena handitzea ere. Horren ondorioz, desiragarria da propietate antibakteriano intrintsekoa duen inplantea diseinatzea. Hala ere, batzuetan zaila da aurkitzea konposatu antibakterianoa eransteko estrategia egokia, gainazalarekin lotzeko burututako erreakzioan aktibitatea bermatzeko behar den egitura alda daitekeelako. Antibiotikoa gainazal polimeriko batean atxikitzeko ezaguna den «click» erreakzioa metodologia egokienetariko bat izan daiteke. Beraz, esan dezakegu metodologia aproposena izan daitekeela, izan ere prozedura bidez molekula organiko konplexuak materialen gainazalean lotzen dira kobalenteki. Gainera antibiotikoak biokonjugatzeko erreakzioa aurrera burutu daiteke inguru-tenperaturan, baldintza fisiologikoetan eta ura disolbatzaile gisa erabiliz etekin kuantitatiboak (ia % 100) lortuz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
polimero estaldura, propietate antibakterianoa, click erreakzioa