Nola aurre egin itsas garraioak eragindako klima-aldaketari? Estrategia berriak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-09-2020
Nestor Goicoechea Harkaitz Eguiraun
Ibon Galarraga
Eneko Solaberrieta
Luis Maria Abadie

Laburpena

Gaur egun, itsas garraioak munduko ondasunen % 90 mugitzen du. Ekonomiaren hazkundea eta globalizazioa direla-eta, garraio mota hori goraka doa. Munduko garraioontzi flotaren kopurua haziz doan neurrian, fuel-olioaren kontsumoa ere hazten ari da. Fuel-olioaren kostua garraio-ontzi baten kostu operazionalen % 50 baino gehiago da, eta erregai horren erabilerak eragin nabarmena du ingurumenean (azidifikazioa, kutsadura, berotegi-efektua...); hori kontuan izanik, ECA direlako guneetan (Emission Control Areas) banatu ditu munduko itsasoak IMOk (International Maritime Organization), ingurumen-legedi berezi baten pean. Artikulu honetan, aztergai da zer estrategia jarraitu behar duen armadore batek (itsasontzi baten ustiatzaileak) lege sorta horietara egokitzeko, honako hiru aldagai hauek kontutan izanda: i) eraikita dagoen itsasontzi bat ustiatzen badu, sufre gutxiagoko fuelak erabiltzea edo itsasontziaren motorra egokitzea; ii) itsasontzi berri bat eraikitzera badoa, motor duala edo diesel-motorra jartzea; eta iii) zer aukera dagoen IMOk ECA gune berriak sortzeko.

Abstract 332 | PDF Downloads 207

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Itsas garraioa, itsas fuel-olioa, NOx, SOx, ECA guneak, itsas motor duala, itsas motor diesela, scrubber

Atala
Ale Berezia