Proteinen desnaturalizazio termalaren bidezko analisia konposatu bioeraginkor berrien aurkikuntzarako

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-10-2020
Yuri Rueda Hiart Navarro-Imaz Irati Rekondo Susana Cristobal Olatz Fresnedo

Laburpena

Konposatu bioeraginkorrak bizidunetan jarduera zelularraren edota fisiologikoaren gain eragin dezaketen substantzia kimiko naturalak zein sintetikoak dira. Horien artean daude, adibidez, farmakoak, prozesu biologikoen modulazioaren bitartez osasunaren gain efektu onuragarriak bideratu ditzaketenak. Konposatu bioeraginkor berrien eta horien itu biologikoak bilatzeko estrategia berrien garapena inpaktu handiko erronka da. Itu proteinak edota ekintza mekanismoak aurkitzeko metodologia ezberdinak garatu dira. Itu proteinak aurkitzeko metodoen artean, lan honetan jorratzen dena daukagu: konposatu bioeraginkorrek proteinen desnaturalizazio termalean eragindako aldaketen azterketan oinarritutako metodoa. Lan honetan, konposatu bioeraginkorrak bilatzeko metodologia horren oinarriak eta haren inplementaziorako irizpideak azaltzen dira.

Abstract 130 | PDF Downloads 176

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

konposatu bioeraginkorra, itu farmakologikoa, desnaturalizazio termikoa, proteomaren profiltze termala

Atala
Ale Arrunta