Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzan: esperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua api 30, 2021
Anaje Armendariz Maider Azanza Idoia Berges

Laburpena

Azken urteetan aldaketa asko izan dira hezkuntza arloko maila guztietan, haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino. Unibertsitatean ohikoa zen 200 ikasleko eskolak egokitzea, batez ere teoriaren irakaskuntzari zuzenduta zeudenak. Gaur egun, ordea, ikasle kopurua askoz ere txikiagoa da eta eskolak askoz ere praktikoagoak. Honek aukera ematen du metodologia ezberdinak aplikatu ahal izateko, Project Based Learning (PBL) izenekoa adibidez, non ikasleek edukiak proiektu baten garapenaren bitartez barneratzen dituzten. Metodologia hori aplikatuz 2017/2018 ikasturtean diziplina anitzeko proba pilotu bat egin zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduko Software Ingeniaritza eta Datu-baseak irakasgaien artean, proiektu amankomun bat zehazki. Artikulu honetan azaltzen da esperientzia zein izan zen eta zer ondorio atera ziren handik.

Abstract 133 | PDF Downloads 122

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Unibertsitate hezkuntza, PBL, Software Ingeniaritza, Datu-baseak

Atala
Ale Arrunta