Obozitoak in vitro heltzeko teknika (IVM): enbrioiaren garapen egokirako erronka
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Estibaliz Olabarrieta López Naiara Agirregoitia Marcos Ekaitz Agirregoitia Marcos
Laburpena
Ugaztun emeen obozitoen heltze-prozesua ugalkortasunean garrantzi handia duen prozesua da, obulua ernaldua izateko ezinbestekoa delako. Gainera, heltze-prozesuak baldintzatzen du sortu behar den izaki berria, garapen-bidean dagoen enbrioiaren kalitatea zuzenean lotuta baitago obozitoaren heldutasunarekin eta kalitatearekin. Izan ere, obozitoen heltze-prozesuarekin erlazionatutako aldaketa nuklear eta zitoplasmatiko egokiak funtsezkoak dira obulazio eta haren ondorengo ernalketa zuzen baterako. Erronka nagusietariko bat da, beraz, heltze-prozesuan garrantzitsuak diren seinaleztapen-bidezidorrak eta elkarrekintza konplexuak zehaztea. Horrela, emakumezkoen ugal-fisiologia hobeto ulertzeaz gain, obozitoen in vitro heltze-prozesua modulatuz, lagunduriko ugalketa-teknikak optimizatzen lagundu genezakeelako: besteak beste, obozitoak in vitro heltzeko (IVM) teknika. Teknika horren bidez, pazienteari oraindik helduta ez dauden obozitoak erauzten zaizkio eta exogenoki heltzen dira hazkuntza-inguruneetan. Modu horretan, albo-kalte ugari eragiten dituen gonadotropinak hartzea saihesten da, eta hormonazioa kontraindikaturik daukaten emakumeentzat haurdun geratzeko aukera bakarrenetarikoa da. Teknika horren ezarpenak aurrerapen ugari dakartzan arren (esaterako, albo-kalte eta kostu ekonomiko gutxiago), oraindik gutxi erabiltzen da, beste ugal-tekniken arrakasta-mailara heldu ez delako.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
obozitoa, obozitoen heltze-prozesua, meiosiaren geldiaraztea, IVM teknika