Genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorrak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Genero-berdintasuna oinarrizko giza eskubide bat bada ere, ez dago berdintasun oso eta efektiboa lortu duen herrialderik. Generoen desberdintasuna sistema patriarkalaren bitartez erreproduzitzen da, eta sistema horrek, era berean, eremu publiko zein pribatuan emakumeen kalterako generoen arteko erlazio-botereak arautu, eta emakumeak sistematikoki uzten ditu gizarte-erakunde erabakitzaileetatik kanpo. Garapen Jasangarrirako 5. Helburua hizpide hartuta, hots, genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea, artikulu honen xedea helburu horren erronkek barneratzen dituzten diskriminazio-faktoreak gure inguru hurbilean edota mundu mailan kokatzea izango da. Horretarako, gaiari buruzko dokumentuen bilaketa selektibo bat egin eta kritikoki irakurri ostean, informazioa laburtu eta egokitu da. Erronkek mahai gainean jartzen dituzte maila indibidual eta kolektiboan zuzendu beharreko diskriminazio-faktoreak, hala nola genero-indarkeria, praktika kultural kaltegarriak, zaintzen gainpisua, sexu- eta ugalketa-eskubideak ez betetzea, teknologiaren erabilera eta lurraren jabetza eskasa, eta eremu nagusiki politikoan gertatzen diren diskriminazio politikoa eta goi mailako erakunde erabakitzaileetako parte-hartzea eta genero-berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko politiken urritasuna. Lan honetan, lehenik, Garapen Jasangarrirako 5. Helburua ulertzeko oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Gero, helburuaren erronkak banaka aztertu ondoren, bakoitzaren adierazleen bitartez agerian geratzen diren diskriminazio-faktoreak azaleratzen dira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
genero-berdintasuna, ahalduntzea, emakumeak
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.