Dinosauro teropodoen hortzak eta hauen isladapena dietan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 08-03-2022
Erik Isasmendi
Ainara Badiola
Xabier Pereda-Suberbiola

Laburpena

Dinosauro teropodoak erregistro fosilean nahiko urriak dira eta askotan aurkitutako fosil bakarrak hortz isolatuak dira. Teropodoen hortzekin, ordea, azterketa paleontologiko anitz egin daitezke, metodologia kualitatibo eta kuantitatibo mota desberdinak erabiliz. Hortzetatik abiatuz, teropodoen biosistematika burutu eta talde honen erregistro fosila eta paleobiodibertsitatea ezagutu daiteke, baita hainbat diziplina paleobiologikoren azterketa egin ere; hala nola, paleoekologia (iraganeko bizidunek beraien artean eta hauek ingurunearekin duten erlazioaren azterketa) eta paleobiogeografia (iraganeko bizidunen banaketa biogeografikoaren azterketa). Azterketa paleoekologiko bat dinosauro hauen dieta ezagutzea litzateke. Teropodoen lehendabiziko ordezkariek hortz zifodontoak (laban itxurakoak) zituzten; hortz hauek haragia ebakitzeko aproposak dira. Hortz pakidontoak (banana gisakoak) zifodontoak baino erresistentzia handiagoa erakusten dute. Hauek kate trofikoaren goialdean dauden teropodo haragijaleetan agertzen dira eta hezurrak txikitzea eta haragian ebakidura zabalak egitea ahalbidetzen zieten dinosauroei. Hortzeria konidontoa (hortz lateral konikodun hortzeria) zulatzeko eta harrapakinak eusteko da egokia eta dinosauro iktiofago, herbiboro eta intsektiboro batzuetan garatu zen. Hortzeria folidontodun teropodoei, hau da, hosto itxurako hortzak dituztenei, dieta mota ezberdinak esleitu zaizkie; hala nola, haragijalea, intsektiboroa, omniboroa edota herbiboroa. Nahiz eta dinosauro teropodoek hortzeria mota ezberdinak izan, batzuk hortzen galera erakusten dute. Edentulismoa (hortzen galera partziala edo osoa) teropodo talde ezberdinetan eman zen independenteki. Edentulismoaren zergatia jorratzen duten hipotesi asko proposatu diren arren, argi dago hortz gabeko moko batek funtzio asko bete ditzakeela, hala nola, dietan, eta, beraz, berrikuntza ebolutibo garrantzitsua izan zela dinosauro teropodo ez-hegaztietan eta hegaztietan. Izan ere, egun, hortz gabeko hegaztiak bizirik dirauten dinosauro bakarrak dira.

Abstract 65 | PDF Downloads 38

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Dinosauro, Teropodo, hortzeria, dieta, edentulismoa

Atala
Ale Arrunta