Instalazio termiko hibrido baten energia- eta exergia-analisi dinamikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-02-2022
Arrate Hernández-Arizaga Ana Picallo-Pérez José María Sala-Lizarraga

Laburpena

Klima-aldaketaren eraginez, tokian tokiko energia-eskaria aldatzen ari da. Horrek energia-eskaria asetzeko sistemen dimentsionamenduan eta operazio-moduan eragiten du; batez ere, epe luzerako proiektatzen diren sistemetan. Hala, premiazkoa da jatorri berriztagarria duten energia-iturriak ezagutzea, modu jasangarrian ustiatzea eta ustiaketa klima-aldaketaren eskakizunetara egokituko diren sistemekin egitea. Bero-ponpak bi baldintza horiek bateratzen ditu. Bero-ponpa inguru-tenperaturatik gertu dauden energia-iturriak ustiatzeko gai da eta eskakizun termiko baxua duten aplikazioen energia-beharrak asetzeko aproposa den teknologia da. Eraikinen energia-eskaria handia da, baina eraikinetarako ur bero sanitarioak eta berokuntzak eskakizun termiko baxua dute. Horrela, eraikinen instalazio termikoetan bero-ponpa edukitzeak, energia- trantsizioa eta klima-aldaketaren agertoki berrira egokitzeko malgutasuna bermatzen ditu. Energia-eskaria ahalik eta gehien murrizteko, energia-baliabideen degradatze-mekanismoak ezagutu behar dira. Energia- eta exergia-analisiak oso tresna erabilgarriak dira sistema baten exergia-suntsiketa eta energia- eta exergia-efizientzia ezagutzeko. Lan honetan, sorkuntza-sisteman lurzorura akoplatutako bero-ponpa bat eta gas-galdara bat dauzkan instalazio hibrido erreal bat aurkezten da. Instalazioak ur bero sanitarioz eta berokuntzaz hornitzen du eraikin bat. TRNSYS softwarearen bitartez, instalazioaren simulazio dinamikoa burutu da eta energia- eta exergia-analisia aplikatzeko datuak lortu dira. Lehen aldiz, exergia-analisi dinamikoa aplikatu da. Lortutako emaitzen arabera, exergia-suntsiketaren % 78 galdaran gertatzen da, eta bero-ponparen exergia-efizientzia % 46koa da. Lortutako emaitzek zabaldu egiten dute instalazio termiko honen energia-portaera hobetzeko bidea.

Abstract 145 | PDF Downloads 144

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

bero-ponpa, efizientzia, energia-analisia, exergia-analisia, TRNSYS

Atala
Ale Berezia