Altzairu-egur petral hibridoen optimizazioa Optimisation of Hybrid Steel and Wood Purlins
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Harkaitz García Mikel Zubizarreta
Jesus Cuadrado
Laburpena
Lan honetan altzairu-egur petral hibrido (steel-wood purlings, SWP) baten egiturazko tipologia berri bat aurkezten da, CF (cold-formed) motako hotzeko konformazio altzairuz eta egur laminatu errektangularrez osatua. Horrela, egurrezko petralak altzairuzko zati batzuekin indartuz, hobekuntza nabarmenak lortzen dira zabalduen dauden altzairuzko petralekiko. Egurrezko sekzioa ahulagoa izan arren eta altzairuak baino modulu elastiko baxuagoa duen arren, SWPren dimentsioa ez da CF motako altzairuzko petralarena baino handiagoa izango. Altzairuzkoen aldean, SWP petralek mantenu-lan gutxiago dutenez eta arinagoak direnez, eraikinaren egitura nagusiak ere material gutxiago beharko du. Material bakoitzak egituran duen disposizioaren arabera portaera mekanikoan duen eragina aztertzen da, argia eta diseinu karga aintzat hartuta. Horretarako, tentsio normala eta geziaren diseinu-irizpideak aztertzen dira argi bakoitzean material bakoitzaren luzeraren arabera. SWPren kalkuluan hurbilpen analitikoa erabili da, zeinak bete egiten baitituen diseinu-eskakizun teknikoak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
jasangarritasuna, egurrezko egiturak, altzairuzko egiturak, diseinu-gida.
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.