Eugenola: polimero jasangarrien biomasatik erauzitako lehengaia
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
LABURPENA: Azken urteotan, gizartearen ingurumenaren kalte kezkak bultzaturik, zientzia komunitatean baliabide berriztagarrien interesa handitu egin da. Izan ere, karbono emisioek eta hauek sortzen dituzten hondakinak lehengai jasangarriagoak bilatzera eraman dute. Hortaz, erregai fosilak lehengai naturaletatik ordezkatzea premiazkoa bihurtu da. Talde aromatikoak eta, bereziki, fenolikoak dituzten monomero naturalak oso desiragarriak dira sortzen dituzten material polimerikoen propietate termiko, kimiko eta mekaniko nabarmenengatik. Lan honen bidez, eugenola deritzon lehengai naturalaren funtzionalitate bikainaz baliatuz garatu diren polimerizazio desberdinak bildu dira. Zentzu horretan, erradikal polimerizazio eta kationikoa, metatesis olefinikoa, polikondentsazioa, ene erreakzioak eta tiol-ene erreakzioak erabiliz, eugenol konposatuan oinarritutako polimeroen sintesia aztertu da.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Material berriztagarriak, lehengai jasangarriak eta naturalak, polimeroak, eugenola, polimerizazioak

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.