Eugenola: polimero jasangarrien biomasatik erauzitako lehengaia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 03-10-2022
Ane Araiz-Marquez Julia Sánchez-Bodón Antonio Veloso-Fernández Leire Ruiz-Rubio Isabel Moreno Benítez José Luis Vilas-Vilela

Laburpena

LABURPENA:

Azken urteotan, gizartean ingurumenaren kalteaz dagoen kezkak bultzaturik, zientzia -komunitatean baliabide berriztagarrien interesa handitu egin da. Izan ere, karbono-emisioek eta haiek sortzen dituzten hondakinek lehengai jasangarriagoak bilatzera eraman dute. Hortaz, erregai fosilak lehengai naturaletatik ordezkatzea premiazko bihurtu da. Talde aromatikoak eta, bereziki, fenolikoak dituzten monomero naturalak oso desiragarriak dira, sortzen dituzten material polimerikoen propietate termiko, kimiko eta mekaniko nabarmenengatik. Lan honen bidez, eugenola deritzon lehengai naturalaren funtzionalitate bikainaz baliatuz garatu diren polimerizazioak bildu dira. Alde horretatik, erradikal bidezko polimerizazioa eta kationikoa, metatesi olefinikoa, polikondentsazioa, ene erreakzioak eta tiolene erreakzioak erabiliz, eugenol konposatuan oinarritutako polimeroen sintesia aztertu da.

Abstract 135 | PDF Downloads 150

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Material berriztagarriak, lehengai jasangarriak eta naturalak, polimeroak, eugenola, polimerizazioak

Atala
Ale Arrunta