Hosmer-Lemeshow testean erabilitako talde-kopuruaren azterketa simulazioen bidez

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-06-2023
Ane Moreno Oya Irantzu Barrio Beraza

Laburpena

Egun, Hosmer-Lemeshow (HL) testa erregresio logistikoko ereduen doikuntza-egokitasuna neurtzeko maiz erabiltzen den hipotesi-kontrastea da. Ordea, lagin tamainarekin lotuta dauden hainbat eragozpen ditu eta, hori dela eta, azken urteetan eraldaketa ugari jasan ditu. Lan honetan, g talde kopurua aldatuta, testaren erabakien egonkortasuna aztertu dugu. Aukeratutako eredua egokia denean, HL testaren errendimendua ona dela lortu dugu. Gainera, ez da lagin tamainaren araberakoa. Bestalde, egoera honetan, proposatutako talde kopuru gomendatuaren erabilerak ez du eragin nabarmenik. Aldiz, doitutako eredua desegokia denean, HL testa lagin tamainarekiko sentikorra da eta, batez ere lagin txikietan, errendimendua eskasa da. Honetaz gain, lagin handietan bai gaixotasunaren prebalentziak bai ereduaren konplexutasunak eragina dute.

Abstract 238 | PDF Downloads 113

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Hosmer-Lemeshow, erregresio logistikoa, doikuntza-egokitasuna, lagin tamaina, talde kopurua

Atala
Ale Arrunta