Hiri Drainatze Sistema Jasangarriak (HDSJ) eta beren eragina hirietako isurketa-uren kalitatean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Azkenaldiko ikerketetan Hiri Drainatze Sistema Jasangarriak (HDSJ) hirietako isurketa-uren bolumena murrizteko eta beren kalitatea hobetzeko tresna gisa aurkezten dira. Funtzioaren arabera lau multzo bereizten dira: jatorria kontrolatzen dutenak, abiadura moteltzen dutenak, biltegiratze-sistemak eta infiltrazio-sistemak. Artikulu honen helburua HDSJ-ek isurketa-uren kalitatean izan dezaketen eragina ebaluatzen duten ikerketen errepaso bibliografikoa egitea izan da. Isurketa-uretako kutsatzaile nagusien artean metal astunak, ongarriak eta konposatu organikoak daude. Konposatu horiek uretan disolbatuta edo partikuletan adsorbatuta egon daitezke eta bi formak murrizteko metodoek dekantazio-etapa eta iragazketa-etapa izaten dituzte, lehenak partikula-fasekoak murrizten ditu eta bigarrenak bi faseetakoak. Bi etapa horiek integratuta dituzten HDSJ-ek emaitza onak eman dituzte. Sistema ohikoenei dagokienez, zoladura iragazkorrek eraginkortasuna erakutsi dute metal astunak eta fosfatoak murrizteko eta bioerretentzio sistemak ere tresna interesgarriak izan daitezke, landaredia-geruzak isurketa-urak xurgatu eta eraldatzen lagun baitezake. Jasangarritasunaren aldeko proiektuen bidez, hainbat HDSJ ezarri dira Gipuzkoan; esaterako, Legazpiko zein Donostiako udalek zoladura iragazkorrak ipini dituzte zenbait aparkalekutan eta sistema horien eraginkortasuna ebaluatzeko aukera ematen dute, HDSJ-ak zeharkatu aurreko eta ondorengo ur-laginen kalitatea alderatuz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
HDSJ, isurketa-urak, uraren kalitatea, zoladura iragazkorrak, bioerretentzio sistemak

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.