Disruptore endokrinoek eragiten al dute endometriosian? Berrikuspen sistematikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-10-2023
Ainara Lopez Ziortza Barroeta Sara Lopez de Calle Alba Jimeno-Romero Bárbara Paola González García Iraia García-Santisteban Amaia Irizar Loibide

Laburpena

Endometriosia (EM) emakumeen artean ezgaitasuna eta antzutasuna sor ditzakeen gaixotasun prebalentea den arren, oraindik ez da argitu zein diren bere fisiopatologian eragiten duten faktoreak. Azken urte hauetan argitaratutako ikerketek iradokitzen dute ingurumeneko disruptore endokrinoekiko (EDC) esposizioak EMan eragin dezakeela, eta, orain arteko ebidentzia identifikatzeko, lan honen helburua berrikuspen sistematiko bat gauzatzea da. Horretarako, PRISMA metodologia erabiliz, 2012-2022 bitartean EDCekiko esposizioa eta EMari buruz egindako ikerketen bilaketa bibliografiko bat egin zen PubMed, ScienceDirect eta Scopus datu-baseetan. Guztira, inklusio-irizpideak betetzen zituzten 26 artikulu identifikatu ziren. Ikerketa gehienetan, asoziazio positiboa gertatu zen gutxienez EDC baten eta EMaren artean. BPAren kasuan, zazpi artikuluetatik bostetan asoziazio positiboa gertatu zen, bentzofenonen kasuan hirutik bitan, eta PFAS (PFOS, PFOA , PFNA, PFDA, PFBS) kasu guztietan. Parabenoak eta pestizida organofosforatuak artikulu bakarrean aztertu ziren, asoziazio positiboa erakutsiz. Aldiz, ftalatoetan eta metaletan orokorrean emaitzak kontraesankorrak izan ziren. Pb-aren kasuan, posible da maila baxuetan soilik izatea arrisku-faktorea. Emaitzek argi erakusten dute oraindik ikerketa gutxi egin direla EMan EDCekiko esposizioak duen eragina aztertzen. Egin diren ikerketa batzuek eragina badela iradokitzen duten arren, alborapen-arazoak eta beren arteko desberdintasun metodologikoak direla eta, ebidentzia sendorik ez dagoela esan daiteke. Ikerketa gehiagoren beharra dago aztertu diren EDCekiko esposizioak EMan duen eragina aztertzeko eta mekanismoak argitzeko.

Abstract 188 | PDF Downloads 139

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

berrikuspen sistematikoa, endometriosia, disruptore endokrinoak, ikerketa epidemiologikoak

Atala
Ale Arrunta