Gaur egungo sistema sozioekonomikoaren alternatiben azterketa: Desazkundea eta Bizitze Ona
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Lan honetan, gaur egun bizi den arlo anitzeko krisi globala aztertzen da, eta horren konponbide gisa aurkezten diren bi alternatiba deskribatzen dira: Bizitze Ona eta Desazkundea. Izan ere, gaur egungo sistema ekonomikoa guztiz bideraezina da ingurumenean eta gizartean dakartzan kalteak aztertzen baditugu. Sistema ekonomikoak baliabide naturalen eta energiaren ustiapenean eta kontsumoan, eta hondakinen sorkuntzan oinarritzen den hazkunde mugagabe zentzugabea bilatzen du biosfera mugatu baten baitan. Horregatik, bi alternatiba hauek egoeraren iraunkortasun eza azpimarratzen dute, eta egoera honi aurre egiteko irtenbideak proposatzen dituzte. Kontuan izan behar da alternatiba hauek testuinguru ezberdinetan jaiotako mugimenduak direla: Desazkundea Europan eta Bizitze Ona Latinoamerikan. Honela, lan honetan, bi alternatiben jatorria eta garapen historikoa, oinarrien deskribapena, proposatutako estrategiak eta jasotako kritikak edo eragindako eztabaidak ikertu dira, eta bien arteko konparazio labur bat eginez amaitzen da. Biak, «txanpon beraren bi aldeak» direla ondorioztatu da; izan ere, bideraezina den egoera berari aurre egiteko proposamenak bilatzen dituzten mugimenduak dira. Aldi berean, batez ere, testuinguruak eragindako ezberdintasunak nabaritu daitezke, horrek bakoitzaren kosmobisioa markatzen baitu, eta ondorioz, estrategiak planteatzeko orduan azaleratzen dira. Haien arteko eztabaidak eta ideien elkartrukea onuragarriak izan daitezkeela ere ondorioztatu da, alternatiben dibertsitateak erresilientzia handiagoa ekar dezakeelako krisi ezberdinen aurrean eta batak bestea eusten duelako.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Krisi globala, Alternatibak, Desazkundea, Bizitze Ona
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.