Klik kimika: erabilera askotariko erreakzio Nobel sariduna

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 12-02-2024
Maria Diaz-Galbarriatu Julia Sánchez-Bodón Isabel Moreno-Benítez José Luis Vilas-Vilela

Laburpena

2022ko Kimikako Nobel saria Carolyn R. Bertozzik, Morten Meldalek eta Karl B. Sharplessek jaso zuten, konposatu desberdinak modu azkar eta eraginkorrean egiteko prozedura berria garatu zutelako, klik kimika deritzona. Klik erreakzioek hainbat abantaila aurkezten dituzte: adibidez, esperimentalki errazak dira, erreakzio baldintza anitz toleratzen dituzte, oso selektiboak eta erregioespezifikoak dira eta etekin kuantitatiboak ematen dituzte. Gainera, ez dira oxigenoarekiko eta urarekiko sentikorrak, eta isolatze etapa erraza duten erreakzioak dira. Horretaz gain, klik erreakzioak lau talde nagusitan banatu daitezke: ordezkapen nukleozalea, zikloadizioak, karboniloen erreakzio ez-aldolikoak eta C-C lotura anizkoitzen gaineko adizio erreakzioak. Aipatutako baldintzak betetzen dituzten erreakzioen artean, kobrez katalizaturiko azida eta alkino 1,3-zikloadizioa klik erreakzio ezagunena da. Izan ere, oso erabilia izan da hainbat eremutan, hala nola, materialen kimikan, biokimikan edo kimika medikoan. Esate baterako, aktibitate biologikoa duten molekulak gainazal metaliko edo polimerikoen gainean biokonjugatzeko, farmako berriak garatzeko, propietate hobeak dituzten material termoegonkorrak garatzeko eta katalizatzaile gisa erabil daitezkeen hidrogelak eratzeko erabili izan ohi da. Gainera, Bertozzik klik kimika aurrerago eraman zuen, sistema biologikoetan erabili ahal den kobrerik gabeko klik erreakzioa garatu zuen, kimika bio-ortogonala sortuz. Horretarako, zitotoxikoa den kobre katalizatzailea baztertu zuen alkinoen erreaktibitatea areagotzen duen prozeduran oinarrituz. Are gehiago, erreakzio hau biomolekulen eta minbizi-zelulen markatze kobalenterako erabili izan da zelula biziak erabiliz; baita minbiziaren kontrako farmakoak daramatzaten nanopartikulak tumorea selektiboki metatzeko estrategia bezala ere.

 

Abstract 108 | PDF Downloads 112

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Nobel saria, Klik kimika, Bioortogonalak

Atala
Ale Arrunta