Adimen Artifiziala. PTIA eredu kimioinformatikoa endekapenezko gaixotasun neurologikoen kontrako botikak aurkitzeko

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-09-17
Leire Llona Ane Ibañez Humberto Gonzalez-Diaz Harbil Bediaga Sonia Arrasate

Laburpena

Kimioinformatika kimika teorikoaren atal bat da, zientzia kimiko-farmazeutikoetako arazoetan teknika informatikoak erabiltzean datzana. Lan honetan, IFPTIA (Informazioa Fusionatzea+Perturbazio Teoria+Ikasketa Automatikoa) metodologiak kimika medikoaren esparruan izan dezakeen aplikazioa aurkeztu dugu. Zehazki, alzheimerra, parkinsona, alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA), Friedreichen ataxia eta Huntingtonen endekapenezko gaixotasun neurologikoak aztertu ditugu. Eraiki dugun eredu kimioinformatikoan, kontuan hartu ditugu gaixotasun horiekin erlazioa izan dezaketen proteinen sekuentziak eta garuneko zenbait eskualdetako (kortex entorrinala —KE—, hipokanpoa —HIP—, erdiko lokiko bihurgunea —ELB—, atzeko zingulu-kortexa —AZK—, goi-bekokiko bihurgunea —GBB— eta kortex bisuala —KB—) proteinen elkarrekintza-sarea (PES). Lortu dugun eredurik egokiena diskriminatzaile lineala izanik, doitasun-metrikak onak izan dira; Sn(%)=77,76, Sp(%)=72,69 eta Ac(%)=73,83 entrenamendurako, eta Sp(%)=72,66, Sn(%)=77,95 eta Ac(%)=73,84 balioen berrespenerako. Gaixotasun horiek sendaezinak dira, eta, sintomak agertzen diren momentutik aurrera, gaixoak ahulduz doaz, garuneko neuronak hiltzen diren arte. Horrek dakartzan arazo ohikoetako batzuk mugimendu eta garun-funtzionamendu okerrak dira. Alde horretatik, eredu kimioinformatikoak teknika guztiz erabilgarriak izan daitezke farmako berriak garatzeko, entseguetan animalia gutxiago erabiltzeko eta, oro har, baliabideak saihesteko ahaleginetan. Konposatu batek endekapenezko gaixotasun neurologikoetan aktiboa izateko edo ez izateko daukan probabilitatea iragar dezake ereduak. Beraz, frogatu dugu gaixotasun horien atzean dauden mekanismoak ulertzeko erreminta oso

Abstract 128 | PDF Downloads 67

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Ikasketa Automatikoa, Adimen Artifiziala, Kimioinformatika, Endekapenezko gaixotasun neurologikoak

Atala
Ale Berezia